Zimeriar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rusa I.aren erreinaldiaren Kolkida, Urartu eta Asiriako zimeriar inbasioak.

Zimeriarrak k. a. VIII. mendean Asia Txikia inbaditu zuten eta zaldiz ibiltzen ziren herri nomada baten kideak ziren. Herodotok greziar historialariak k. a. VIII. eta k. a. VII. mendeen artean iparraldeko Kaukason eta Itsaso Beltzan jatorria zutela zioen. Asiriar iturriek, berriz, k. a. VIII. mendean Azerbaijanen bizi zirela zioten.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • k.a. 721-715 : Sargon II.ak Gamirr edo zimeriarren lurraldea Urartutik gertu zegoela zioen.
  • k.a. 714: Rusa I.a Urartukoaren suizidioa, asiriar eta zimeriarrek menderatua izan ondoren.
  • k.a. 705: Sargon II.a kulummuen aurkako espedizio batean hil zen.
  • k.a. 679-678: Gimirri edo zimeriarrek — Teushpak zuzenduak— Asiria inbaditu zuten Hubuschnatik (Kapadozia?) atera ondoren. Asarhaddonek menderatu zituen.
  • k.a. 676-674: zimeriarrek Frigia hartu zuen, Paphlagoniaraino ailegatuz.
  • k.a. 654 edo 652: Giges Lidiakoa zimeriarren aurkako gudu batean hil zen. Zimeriar eta traziarrek Sardes eta beste joniar koloniak arpilatu zituzten.
  • k.a. 644: Zimeriarrek berriro hartu zuten Sardes.
  • k.a. 637-626: Aliattes II.ak zimeriarrak menderatu zituen.
  • k.a. 593-528: Ezekielek Gomer edo zimeriarren lurraldea deskribatu zuen; Masagetiar eszitek Ziro Handia erail zuten.
  • k.a. 515 : zimeriarrei buruzko azken agiria, Behistungo idazkuna Dario I.arena.


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.