Ziro Handia
| Ziro Handia | |
|
Aryavratako errege, Persiako errege, Anshango errege, Mediako errege, Babiloniako errege, Sumer eta Akkadiako errege eta munduko lau izkinetako erregea[1]
|
|
|---|---|
| K. a. 559 – K. a. 530 | |
| Aurrekoa | Kanbises I.a |
| Ondorengoa | Kanbises II.a |
|
|
|
| Jaiotza | K. a. 600 edo K. a. 576 Anshan, Persia |
| Heriotza | K. a. 530eko abendua Sir Dariatik gertu |
| Ezkontidea | Kassandane |
| Seme-alabak | Kanbises II.a Bardia Artistona Atossa Ezezagunak |
Ziro[2] Handia (antzinako persieraz: 𐎤𐎢𐎽𐎢𐏁,[3] kʰuːruʃ, Kūruš, persieraz: کوروش بزرگ, Kūrosh-e-Bozorg) (K. a. 600 edo K. a. 576 – K. a. 530eko abendua[4]), baita Ziro II.a edo Ziro Persiakoa,[5] akemenestarren Persiar Inperioaren sortzailea izan zen.
Bere erreinaldian inperioak antzinako Ekialdeko Hurbileko erresuma guztiak konkistatu zituen eta baita hego-mendebaldeko eta erdialdeko Asia gehiena ere. Bere erresuma mendebaldean zeuden Mediterraneotik eta Dardaneloetatik, ekialdean zegoen Indus ibaiarantz zabaldu zen, historiako inperiorik handiena sortuz[6]
Guztira bere erreinaldiak 29-31 urte iraun zuen. Zirok lehendabizikoz Media, gero Lidia eta azkenekoz Bigarren babiloniar inperioa konkistatu zituen. Babilonia hartu ondoren, erdialdeko Asia konkistatzeko espedizioa zuzendu zuen, Herodotoren esanetan inoiz izandako kanpainarik handiena zela. Ezin izan zuen antzinako Egipto konkistatu, K. a. 530eko abenduan Masageta izeneko konfederazioa borrokatzen ari zela Sir Daria ibaitik gertu hil zelako[7]. Kanbises II.a bere semeak ordezkatu zuen, bere erreinaldian Egipto, Nubia eta Zirenaika konkistatu zuena.
Zirok konkistaturiko lurraldeetako ohitura eta erlijioak errespetatu zituen, ereduzko inperioa sortuz[8]. Egungo irandarrek bere ikur nagusienetariko batentzat hartzen dute.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ghasemi, Shapour, The Cyrus the Great Cylinder, Iran Chamber Society, http://www.iranchamber.com/history/cyrus/cyrus_charter.php
- ↑ Euskaltzaindia, Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0076.pdf
- ↑ Ghias Abadi, R. M. (2004), Achaemenid Inscriptions lrm;, Teheran: Shiraz Navid Publications, 19. or., ISBN 964-358-015-6
- ↑ Lendering, Jona, livius.org, livius.org, http://www.livius.org/ct-cz/cyrus_I/cyrus.html
- ↑ Xenofonte, Anabasis I. IX.
- ↑ Kuhrt, Amélie (1995), The Ancient Near East: C. 3000-330 BC, Routledge, 647. or., ISBN 0-4151-6762-0
- ↑ Beckwith, Christopher. (2009). Empires of the Silk Road: A History of Central Eurasia from the Bronze Age to the Present. Princeton eta Oxford: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-13589-2. Page 63.
- ↑ Heyworth Mills, Lawrence (1906), Zarathustra, Philo, the Achaemenids and Israel, Open Court, 467. or., http://books.google.com/books?id=uU8XAAAAYAAJ&pg=PA457&dq=influence+of+achaemenids+on+Persians&hl=en&ei=v6IXTaiTJ8P58Aa7h-iwDg&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=4&ved=0CDYQ6AEwAw#v=onepage&q&f=false
| Aurrekoa Kanbises I.a |
Persiar Inperioko erregea K. a. 559-K. a. 530 |
Ondorengoa Kanbises II.a |