Álvaro Pino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Álvaro Pino
Álvaro Pino Xacobeo Galicia.JPG
Bizitza
Jaiotza Ponteareas1956ko abuztuaren  17a (62 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
 

Álvaro Pino Couñago, (1956ko abuztuaren 17a, Fontenla, Ponteareas, Pontevedrako probintzia) galiziar txirrindulari profesional ohi eta kirol zuzendari bat da. Bere ibilbide profesionala 1981-1991 artean burutu zuen, urterik onenak BH taldean igaroz. Eskalaitzaile bikaina zen.

1986ko Espainiako Vuelta irabazi eta lasterketa horretan nahiz Frantziako Tourrean sailkapen onak lortu zituen. Narancoko Igoera (1982), Montjuïceko Igoera (1987) eta Kataluniako Itzulia (1987) irabazi zituen. Euskal Herriko Itzulian (1988) eta Asturiasko Itzulian (1987 eta 1988) Mendiko Sailkapenaren Saria irabazi zuen.

Ondore, Kelme, Phonak eta Xacobeo Galicia taldeetako kirol zuzendaria izan zen. Onda Cero irrati kateko kirol esataria ere bada.

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991
Pink jersey Italiako Giroa 30 18 UT
Yellow jersey Frantziako Tourra 19 8 8 16 UT
Red jersey Espainiako Vuelta 22 10 4 UT 8 1 8 5 UT
MaillotMundial.PNG Munduko Txapelketa 32 19 39 36 35 71
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Pino Aldatu lotura Wikidatan