1989ko Frantziako Tourra
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 76. Frantziako Tourra | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | uztailak 1 – 1989.eko uztailak 23 | ||
Luzera | 3.285 km | ||
Herrialdea | Frantzia Luxenburgo Belgika | ||
Irteera-lekua | Luxenburgo | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 138 | ||
Bataz besteko abiadura | 37,818 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Greg LeMond (AD Renting-W-Cup-Bottecchia) | ||
Txapeldunordea | Laurent Fignon (Super U-Raleigh-Fiat) | ||
Hirugarrena | Pedro Delgado (Reynolds) | ||
Puntukako sailkapena | Seán Kelly (PDM-Ultima-Concorde) | ||
Eskalatzailerik onena | Gert-Jan Theunisse (PDM-Ultima-Concorde) | ||
Gazte onena | Fabrice Philipot (Toshiba-Kärcher-Look) | ||
konbinatuan onena | Steven Rooks (PDM-Ultima-Concorde) | ||
Talderik onena | PDM-Ultima-Concorde | ||
◀1988 | 1990▶ | ||
Dokumentazioa |
1989ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 76. edizioa izan zen. 1989ko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen, 3285 kilometroko ibilbidea eginez prologo 1 eta 21 etapatan banatuta, garaileak batez beste 37,487 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Luxenburgon hasi eta Parisen amaitu zen.
Pedro Delgado, aurreko urteko edizioa irabazi zuena eta 1987an bigarren izan zena, edizio hau irabazteko faboritoetako bat zen. Bere arerioen artean, Fabio Parra, Greg LeMond, Laurent Fignon, Stephen Roche eta Steven Rooks nabarmen daitezke.
Jada sarrera etapan, aurreko urteko garaipena defendatzen zuen Pedro Delgadok bi minutu eta erdi baino gehiago galdu zituen despistatu eta etapa hasierara berandu iristeagatik. Galdutako denbora handitu egin zen hurrengo egunetan, taldekako erlojupeko negargarri bat egin ondoren, non Reynolds taldeak azkenengo amaitu zuen, erlojupekoa irabazi zuen Super U taldeagandik, Laurent Fignonen taldea zena, lau minutu eta erdi baino gehiagora amaituz.
5. etapako erlojupekoaren ondoren, nahiko argi zirudien edizio honen garaipena LeMond eta Fignonen artean erabakiko zela. Estatubatuarrak lortu zituen orduan etapa garaipena eta maillot horia.
9. etapa mendi garaietako lehen etapa izan zen. Miguel Indurainek lortu zuen garaipena etapa horretan. Egun horretan Anselmo Fuertek bigarren amaitu zuen, eta Pedro Delgadok hirugarren, azken hau lasterketako txirrindularirik indartsuenekin diferentzia gutxitzen zihoalarik. 10. etaparen ondoren, non, beste mendate batzuen artean Col du Tourmalet igo zen, Delgado liderra zen Fignonengandik hiru minutu baino gutxiagora zegoen.
Zenbait etapatan Fignon eta LeMonden arteko diferentziak egunero aldatuz joan ondoren, 17. etapa iritsi zen, Alpe d'Huezen amaitzen zena, non Gert-Jan Theunissek irabazi zuen. Pedro Delgadok, etapa horretan bigarren izan zena (eta hirugarren sailkapen nagusian), Laurent Fignonekin batera iritsi zen, eta azken honek, hurrengo eguneko etaparekin batera, LeMond sailkapen nagusian 50 segundora uztea lortu zuelarik.
Baina diferentzia hori ez zen nahikoa izango, azken etapan, 24 kilometroko erlojupeko bat zena, LeMondek Fignoni 58 segundo atera baitzizkion, Tourra orain arteko diferentziarekin txikienarekin irabaziz. Pedro Delgadok hirugarren amaitu zuen, lehen etapetako bere zorte txarra madarikatzen, honek bere bigarren Tourra irabaztea eragotzi ziolarik.
Talde parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Etapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailakpen orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturriak : ProCyclingStats Cycling Archives |
Puntukako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puntukako sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Mendiko sailkapena | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Gazteen sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Taldekako sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NP: Ez zuen etapa hasi; A: Etapan zehar abandonatu zuen; E : éliminé; HD: Kontrolez kanpo.
Aurrekoa 1988ko Frantziako Tourra |
Frantziako Tourra 1989ko uztailak 1 eta 23 artean ospatua |
Ondorengoa 1990eko Frantziako Tourra |
Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantziako Tourraren edizioak | ||
---|---|---|
1903 • 1904 • 1905 • 1906 • 1907 • 1908 • 1909 • 1910 • 1911 • 1912 • 1913 • 1914 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1936 • 1937 • 1938 • 1939 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |