1986ko Frantziako TourraItzuli Handi honen 73. edizioa izan zen. 1986kouztailak 4 eta 27 artean ospatu zen. 4083 kilometroko ibilbidea egin zen prologo bat eta 22 etapatan banatuta, garaileak batez beste 36,950 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Boulognen hasi eta Parisen amaitu zen.
Bernard Hinaultek bere seigarren Tourra irabazteko ametsa, aurreko urtean bere kide Greg LeMondi edizio honetan laguntzeko promesarekin zapuztua geratu zen. Frantziarrak, hasieratik, lehiakortasun handia erakutsi zuen, lehiakortasun honek, Hinaultek berak ondoren esan zuenez, asmo bezala LeMonden arerioak hondoratzea zuelarik. Eta funtzionatu zuen, La Vie Claire taldeak sailkapen nagusian izan zuen nagusitasun nabarmena dela eta. LeMond Frantziako Tourra irabazi zuen lehen estatubatuarra eta ez europarra izan zen, eta Hinaultek Tourrari bigarren postu batekin eta lasterketa osoan eman zuen ikuskizunarekin agur esan zion.
Beste parte-hartzaile batzuen artean, Pedro Delgadorena nabarmendu zen, nahiko lasterketa hasiera kaxkarra egin zuen arren, mendiko etapak iritsitakoan sailkapen nagusian gora egin zuelarik, etapa garaipen bat ere lortuz. Alabaina, sailkapen nagusian 5. zihoanean, eta lehen hiruren artean sartzeko aukerekin, lasterketa utzi behar izan zuen bere amaren heriotzaren ondorioz. Peio Ruiz Cabestanyk, José Angel Sarrapiok, Eduardo Chozasek eta Julian Gorosperek ere lortu zituzten etapa garaipenak.
Lehenbiziko euskalduna Seat-Orbea taldeko Marino Lejarreta bizkaitarra izan zen, hamazortzigarren postuan amaitu zelarik.