Álvaro de Laiglesia
Álvaro de Laiglesia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1922ko irailaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Manchester, 1981eko abuztuaren 1a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, Erresistentziaren kidea, gidoilaria eta military volunteer (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Álvaro María Eugenio Alejandro Sebastián de Laiglesia, ezagunago Álvaro de Laiglesia bezala, (Donostia, Gipuzkoa, 1922ko irailaren 9a - Manchester, Ingalaterra, 1981eko abuztuaren 1a) gipuzkoar eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Álvaro de Laiglesia Igeldo mendiko "Villa Sorolla"n jaio eta bizi zen, bereziki udetan. Familia aberatseko seme, bere familiaren dekadentzia ezagutu zuen. Ikasle txarra zen eta kostata Batxilergoa egin zuen. Gerra Zibilaren hasieratik falangisten hedabideetan hasi zen kolaboratzen: Fotos, San Sebastián, Flecha eta Unidad egunkaria. Hamabost urte zituen Flechas y Pelayos haur aldizkariaren zuzendariordea izendatu zutenean. Hurrengo urrats La Ametralladora aldizkaria izan zen; han Miguel Mihura ezagutu zuen. Azken ezagutza honek idazle falangistaren bizitza aldatu zuen ezen La Codorniz aldizkariaren bidea ireki baitzion. 1942. urtean División Azul gudarosteko soldadua eta korrespontsala izan zen. La Codorniz aldizkariko zuzendaria izan zen, 1944. urteaz geroztik. Urte berean eman zuen argitara bere lehen eleberria, eta geroztik beste 42 idatzi zituen.[1] Nobeletatik at antzerki-lan batzuetan eta telebistarako zenbait gidoietan kolaboratu zuen, besteak beste, "El Tercer Rombo" eta "Historias Naturales".[2]. Anne Heath-rekin ezkondu zen. Inglaterran bere familiari bisita egiten ari zenean trombosi baten ondorioz hil egin zen.[3]
Nobelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Un náufrago en la sopa" (1944)
- "Una mosca en la sopa" (1944)
- "El baúl de los cadáveres"(1948)
- "La gallina de los huevos de plomo" (1950)
- "Se prohíbe llorar" (1953)
- "Sólo se mueren los tontos" (1954)
- "Dios le ampare, imbécil" (1955)
- "Todos los ombligos son redondos" (1956)
- "Más allá de tus narices" (1958)
- "¡Qué bien huelen las señoras!" (1958)
- "En el cielo no hay almejas" (1959)
- "Te quiero, bestia" (1960)
- "Una pierna de repuesto" (1960)
- "Los pecados provinciales" (1961)
- "Tú también naciste desnudito" (1961)
- "Tachado por la censura" (1962)
- "Yo soy Fulana de tal" (1963)
- "Libertad de risa" (1963)
- "Mundo, Demonio y Pescado" (1964)
- "Con amor y sin vergüenza" (1964)
- "Fulanita y sus menganos" (1965)
- "Racionales, pero animales" (1966)
- "Concierto en Sí amor" (1967)
- "Cada Juan tiene su Don" (1967)
- "Los que se fueron a la porra" (1968)
- "Se busca rey en buen estado" (1968)
- "Cuéntaselo a tu tía" (1969)
- "Nene, caca" (1969)
- "Réquiem por una furcia" (1970)
- "Mejorando lo presente" (1971)
- "Medio muerto nada más" (1971)
- "El sexy Mandamiento" (1971)
- "Tocata en ja" (1972)
- "Listo el que lo lea" (1973)
- "Es usted un mamífero" (1974)
- "Una larga y cálida meada" (1975)
- "Cuatro patas para un sueño" (1975)
- "El sobrino de Dios" (1976)
- "Tierra cachonda" (1977)
- "Se levanta la tapa de los sexos" (1978)
- "Los hijos de Pu" (1979)
- "Morir con las medias puestas" (1980)
- "La Codorniz sin jaula"(1981)
- "Mamá, teta" (1981)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Biografia: https://web.archive.org/web/20120301111714/http://www.ciberniz.com/alvaro.htm