Anton Ažbe
Anton Ažbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karniola, 1862ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Munich, 1905eko abuztuaren 6a (43 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko arte ederren akademia Academy of Fine Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | esloveniera alemana |
Irakaslea(k) | Gabriel von Hackl Ludwig von Löfftz |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta art educator (en) |
Lantokia(k) | Munich |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | erretratua |
Anton Ažbe (Škofja Loka, 1862ko maiatzaren 30a – Munich, 1905eko abuztuaren 5a) Esloveniako margolari errealista izan zen, Austria-Hungariako Inperioaren garaian, XIX. mendean herrialde honetako garrantzitsuena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anton Ažbe Škofja Lokan jaio zen, Dolenčice herrixkan, 1862ko maiatzaren 30ean. Alois eta Anton Ažbe nekazari familia batean jaio ziren Austria-Hungariako Inperioan, gaurko Eslovenian. Tuberkulosiak hil zuen aita 40 urte besterik ez zituenean eta 7 urteko umezurtzak geratu ziren ezinean zegoen amarekin. Zaintza-etxeetan hazi behar izan zuten eta Aloisek garapen arrunta izan bazuen ere, Antonek osasun arazo larriak izan zituen: ahultasun kronikoa, bizkarrezur deformatua, hazteko atzerapen orokorra... Tutoreak Antonek ezin ziola nekazari lanari heldu erabaki zuen eta ikastera bidali zuen Klagenfurtera.
Bost urte eman zituen han eta Ažbe Ljubljanara joan zen. Noizbait, Janez Wolf esloveniar margolaria ezagutzeko aukera izan zuen. Ez dakigu asko harreman hartaz, baina 1880an, Ažbe Wolfi lagundu zion Zagorje ob Saviko elizako freskoak konpontzen eta, 1882an, berriz, Deikundeko eliza frantziskotarra (Ljubljana).
1882an Vienako Arte Ederren Akademian hasi zituen ikasketak eta, 1884an, Munichera joan zen, aurrekoa baino liberalagoa eta modernogoa jotzen zena.
1892an bertako Arte Ederren Akademian eskolak eman zituen eta, ikasleen artean, Vasili Kandinski ere izan zuen, beste askoren artean: Alexei Jawlensky, Matija Jama, Rihard Jakopič, Nadežda Petrović, Matej Sternen... 150 bat badira.
Mundu akademikotik estiloa garatzen joan zen pintura errealista baterantz eta bera eta Yuri Shubitsem Esloveniako errealismoaren ordezkari izan ziren. Beltzezko emakumea bere printzipio artistikoen isla da, iluminazioak duen kolorea aldatzeko ahalmena azaltzen baitu.
Irakasteko metodologiak, berriz, ikaslearen gaitasun indibidualak garatzeko helburua zuen, bakoitzak bere estilo propioa aurki zezan.
1904an, eztarriko minbiziak eraso zuen betidanik erretzaile izan zen Ažbe eta, 1905eko udaberrirako, ezin janik irentsi utzi zuen. 1905eko abuztuaren 5ean hil zen Munichen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Biografia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Ažbe |