1912ko enbata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1912ko enbata edo galerna Bizkaiko kostaldean 1912. urteko abuztuan egondako galernari deritzo. Bat-batean sorturiko ekaitz hartan 141 arrantzale hil ziren.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912ko abuztuaren 12an, Bizkaiko hainbat portuetako arrantzaleak txalupaz itsasoratu ziren arratsaldero bezala, kostaldetik gertu arrantzan egiteko. Gautzen ari zela, egun osoa zehar egondako hego haizeak bat-batean aldatu eta fronte hotz bat sartu zen Islandiatik gertu zegoen borraska bati lotuta. Haizearen bat-bateko aldaketarekin batera, tenperaturak behera egin zuen, eta itsasoa zakartu egin zen.

Momentu hartan, 12-15 metroko luzerako txalupak Matxitxako lurmuturretik 50 bat miliara zeuden, eta egunean zehar harrapaturikoa euren konpainiako baporera lekuz aldatzekotan ziren, portura eramateko asmoarekin. Enbata gau osoan zehar luzatu zen, eta txalupa horietako asko hondoratu egin ziren. Galernak, abuztuaren 13aren goizera arte iraun zuen.

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 144 hildako izan ziren, horietatik 119 bermeotarrak, baina horrez gain, Lekeitioko 14 arrantzale, Elantxobeko zortzi eta Ondarroako hiru arrantzale ere hil ziren hondamendi hartan. Gertaera hark, 75 alargun eta 225 umezurtz utzi zituen. Hildakoen omenezko hileta elizkizunak 1912ko abuztuaren 23an ospatu zen, Bermeoko Andra Mari elizan, eta bertara, Alfontso XIII.a erregea eta hainbat ministro joan ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]