1955eko Espainiako ItzuliaItzuli Handi honen 10. edizioa izan zen. 1955ekoapirilak 23 eta maiatzak 8 artean ospatu zen, 15 etapatan banatutako 2740 kilometroko ibilbidea eginez eta Bilbaon hasi eta amaituz.
Lau urtez proba hau ospatu gabe egon ondoren, El Correo egunkaria arduratu zen Vueltaren antolakuntzaz, Itzulia berrabiaraztea lortuz eta txirrindularien kopurua eta kalitatea handituz.
Beste berrikuntza bat maillot horia sartu izana da sailkapen nagusiko liderra bereizteko.
106 txirrindularik parte hartu zuten 18 taldetan banatuta, eta 63 izan ziren proba amaitu zutenak.