Edukira joan

René Marigil

Wikipedia, Entziklopedia askea
René Marigil
Bizitza
JaiotzaCarmaux, 1928ko urriaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSagunto, 2009ko urriaren 25a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Licor 43 (en) Itzuli 1959-1962
Mobylette 1957-1957
Lube (txirrindularitza taldea) 1958-1958
 

René Marigil De Mingo (Carmaux, 1928ko urriak 24a - Sagunto, 2009ko urriak 19a) espainiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1954 eta 1962 artean.

Bere lorpenik handienak Espainiako Vueltan, 1958ko edizioan etapa garaipen bat lortu zuelarik eta 1955ekoan bi egunez lider izan zenean Valentziatik igaro zenean, eta Sortaldeko Itzulian, gaur egun Valentziako Erkidegoko Itzulia denean lortu zituen, azken kasu honetan, 1956ko edizioan.

1956ko Frantziako Tourrean, erregina etapan, lehen postuan iritsi zen Col de la Croix de Fer mendatearen tontorrera, errekorra hobetuz.

Frantzian jaio, gerra Cifuentesen eta gerra ondorena Rebollosa de Jadraquen igaro arren, non bere zenbait senide bizi diren, Saguntora joan eta bertan garatu zen kirolari gisa. Bertan bizi izan zen 16 urte zituenetik hil zen arte. Toki horretan enpresari eta merkatari aritu zen, ekintza filantropiko eta altruista ugari hasi zituen gizartearen onerako, baita tokiko, probintziako, nazioko eta nazioarteko kirolaren onerako ere.

Honako guztia izan zen:

  • Camp de Morvedreko Merkatari eta Enpresaburuen Elkarteko (ACEYSIC) bazkide sortzaile, presidente eta presidenteorde.
  • Saguntoko Ardoaren Elkarteko Presidente eta presidenteorde
  • Saguntoar txirrindularitza taldearen bazkide sortzailea eta presidente bere bigarren aroan.
  • Valentziar Erkidegoko Txirrindularitza Federazioko presidentziarako hautagaia.
  • Mexiko eta Venezuelako El Táchirako itzulietan hautatzaile nazionala.
  • "INURI", CAJASAGUNTO eta SABA txirrindularitza taldearen kirol zuzendaria.
  • RTVEren aholkulari teknikoa Espainiako Vueltan.
  • Moto Club Saguntoren bazkide sortzailea eta presidente bere bigarren aroan.
  • Saguntoko alkatetzarako hautagaia, hautagaitza independente batetik, Sagunto eta bere eskualdeko merkatari eta enpresaburuen elkarteak (ACEYSIC) bultzatua.
  • Valentziako Nekazarien Elkarteko (AVA) eta profesional autonomoen elkarteko kide izan da.

2009ko urriak 19an hil zen Saguntoko ospitalean eta Saguntoko udal hilerrian lurperatua izan zen hurrengo egunean, non bere emaztea, aita eta ama ere lurperatuta dauden.

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia1956195719581959196019611962
Italiako Giroa
Frantziako Tourra 58.
Espainiako Vuelta 21. 19. 12. 13. 16. 16.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

René Marigil - ProCyclingStats