1960ko Agadirreko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
1960ko Agadirreko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Data1960ko otsailaren 29a (23:40:18 (en) Itzuli. Europa Mendebaldeko Ordua)
Iraupena15 s
KokalekuAgadir
HerrialdeaMaroko
Lurrikararen momentu sismikoa5,8
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale X (en) Itzuli
Sakonera bertikal15 km
Pertsona hilak12.000
Pertsona zaurituak25.000

1960ko Agadirreko lurrikara otsailaren 29an, gaueko 23:40an izan zen. Epizentroa Agadirtik gertu izan zen eta Ritcher eskalan 5,8ko indarra izan zuen. Lurrikararen hipozentroaren sakontasun txikiak, Agadirreko portutik gertu egoteak eta eraikuntzen kalitate eskasak Marokoko historiako lurrikararik suntsitzaile eta hilgarriena izatea eragin zuten, 15.000 hildako, 12.000 zauritu eta 35.000 etxegabe inguru utziz. Talbordjt inguruko eskualdea kaltetuena izan zen.

Lurrikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikara sismografoek erregistratu zuten mundu osoan, baina estazio gutxi zeuden epizentrotik gertu, bere kokapena zehatz-mehatz zehazteko. Eskura zeuden datuen arabera, gotorlekutik 8 km ipar-mendebaldera kokatu zuten. Behaketa makrosismikoek epizentroa Yachechetik kilometro bat iparraldera kokatu zuten.

Lurrikara nagusiaren aurretik, hainbat lurrikara iragarle gertatu ziren. Lehenengoa otsailaren 23an izan zen, III. edo IV.eko intentsitatearekin (arinetik moderatura). Hondamendiaren egunean, beste lurrikara iragarle bat gertatu zen, VI. (Indartsua) intentsitatearekin, herritarrak bazkal orduan asaldatu zituena.[1]

Lurrikara nagusia Ramadan hil sakratuaren hirugarren egunean gertatu zen. Founti, Yachech eta gotorlekuko barrutietan, eraikin guztiak suntsitu edo kalte larriak jasan zituzten. Tarbordjt barruti kaltetuenean, eraikinen %60 eta %90 artean suntsitu edo larriki kaltetu zituen; eta hiri berrian eta kostaldean, %60 suntsitu zituen.

Erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han handiak ziren kalteak, ezen ezin izan zen erreskate-operaziorik ezarri Agadirretik bertatik. Hurrengo goizean, Frantziako Armada eta Estatu Batuetako Itsas Armadaren Seigarren Flotako marinelak kostaldera hurbildu, ainguratu eta erreskate operaziorako prestatu ziren.[2]

Lurrikararen biharamunean, Mohamed V.a erregeak eta bere ministro kontseiluak, berreraikitze batzorde bat sortu zuten, honen agintea, Hassan mulay (etorkizuneko Hasan II.a) printze oinordekoaren esku utzi zelarik. Berehala, arrisku sismikoa murrizteko asmoz (Agadir zuzenean failaren gainean eraikia baitzegoen), hiri berria hegoalderago eraikiko zela erabaki zuten, Souss ibaiaren iparraldean zeuden barrutiak utziz (gotorlekua, Founti, Yachech eta Talbordjt). Erregeak 1960ko ekainaren 30ean, hondakinak kentzeko lanak oraindik hasiberriak zirenean, lehen harria jarri zuen.

Suntsiketaren magnitudeak eta tenperaturek, urte-sasoirako ezohikoak, erreskate-lanak zaildu egin zituzten. Milaka gorpuen usteltze azkarrak giro gaiztoa sortu zuen, eta langileentzat Ramadanen baraua betetzea zailtasun gehigarria izan zen. Gainera, biktima askok tratamendu medikoak baztertu egin zituzten, baraua haustea ekarriko zutela sinetsita. Langileek gas-maskarak eraman zituzten, eta erreskatea alferrikakoa zela uste zen lekuetan usteltzen ari ziren gorpuak suntsitzeko kare bizia barreiatu zuten (kalte txikitzat onartu zuten hondakinen azpian lurperatuta geratzen ziren bizirik geratzen zirenak hiltzeko arriskua). Era berean, gaixotasunak prebenitzeko neurri gisa, hondakinak desinfektatzailearekin, DDTarekin eta arratoi-pozoiekin busti zituzten. Hondakinek euli-multzoak erakarri zituzten, suntsitutako estolderia-sistematik zetozen arratoiak eta animalia handiagoak, hilotzez elikatzen ziren zakur eta katu basatiak bezala. Hondamendiaren gertaerak arpilatzaileak ere erakarri zituen, eta biktimen gorpuekin batera tirokatu eta hobi komunetan bota zituzten.[3]

Gavin Maxwell idazle britainiarra Marokon zegoen lurrikara gertatu zenean. The Rocks Remain liburua bere eta beste lekuko batzuen esperientzietatik ateratako deskribapen biziarekin hasten da. Horien artean, Marokoko gobernuan kargu garrantzitsuak zituzten bere lagunak daude.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. AISE. (1962). The Earthquake of Agadir, Morocco. (1st. argitaraldia) American Iron and Steel Institute, 27-29 or..
  2. Davis, Lee Allyn. (2009). Natural Disasters, New Edition. Infobase Publishing, 77 or. ISBN 978-1-4381-1878-9..
  3. a b Maxwell, Gavin. (1974). The Rocks Remain. Penguin Books ISBN 0140039260..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.