Mohammed V.a Marokokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mohammed V.a Marokokoa
Mohammed V of Morocco.jpg
Marokoko Sultan

1927ko azaroak 17 - 1953ko abuztuak 20
Yusef of Morocco - Mohammed Ben Aarafa
Marokoko Sultan

1955eko azaroak 16 - 1957ko abuztuak 14
Mohammed Ben Aarafa - baliorik ez →
Marokoko Errege

1957ko abuztuak 14 - 1961eko otsailak 26
Bizitza
Jaiotza Fez1909ko abuztuaren 10a
Herrialdea  Maroko
Heriotza Rabat1961eko otsailaren 26a (51 urte)
Familia
Aita Yusef of Morocco
Ezkontidea(k) Lalla Abla bint Tahar
Lalla Bahia
Seme-alabak
Leinua Alauiak
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa sunismoa
Mohammed V.a Sultana Lawrence Livermore Lab delakoa bisitatzen (AEBak) 1957an

Muḥammad ibn Yūsuf edo Mohammed ben Yúsef, Mohammed V.a bezala ezagunagoa (arabieraz محمد الخامس Muḥammad al-Jāmis) (Fez 1909ko abuztuak 10-Rabat 1961eko otsailak 26), Marokoko Sultana izan zen 1927tik 1953 arte, eta, ondoren, erregea, 1955etik 1961 arte. Mulay Yusuf sultanaren semea zen, eta honen oinordeko izan zen hau hil ondoren, 1927an. Alauitar dinastiakoa zen.

1953ko abuztuak 20an, frantziarrek, garai horretan Maroko okupatuta zutenak, Mohammed V.a eta bere familia Korsikara herbesteratzera derrigortu zituzten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Marokon agertzen ari zen mugimendu nazionalistari emandako laguntzagatik, tronuan, Mohammeden senide zen Mohammed Ben Arafa jarriz.

Mohammed V.a eta bere familia, ondoren, Madagaskarrera eramanak izan ziren, 1954ko urtarrilean. Herbestetik itzuli zen 1955eko azaroak 16an, frantziar protektoratuari oposizio aktiboa egin ondoren. 1956ko otsailean, Frantziarekin arrakastaz negoziatu zuen Marokoren independentzia, eta, 1957an, Enperadore titulua hartu zuen, eta, ondoren, Errege titulua.

Bere emazteen artean, Lalla Abla bint Tahar zegoen, bere seme eta oinordeko izan zen Hasan II.aren ama izan zena.

Casablancako Mohammed V.a Nazioarteko Aireportuak, izen hau, bere omenez darama.


Aurrekoa
Mohammed Ben Arafa (Sultana)
Marokoko Erregea
1957-1961
Ondorengoa
Hasan II.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohammed V.a Marokokoa