2. linea (Nantesko tranbia)
Orvault–Grand Val ↔ Pont-Rousseau | ||||
---|---|---|---|---|
Nantesko tranbiaren parte da | ||||
lineko ibilgailu bat Audenciako geltokian | ||||
Datu orokorrak | ||||
Garraio mota | Tranbia | |||
Eskualdeak | Nantes, Bro-Naoned, Bretainia | |||
Geltokiak | 25 | |||
Bidaiariak | 34 310 000 (2015) | |||
Jabea | Nantes Metropola | |||
Ustiapena | ||||
Hasiera | 1992ko irailaren 7a | |||
Eragilea | Semitan | |||
Ibilgailuak | 23 | |||
Ibilgailuen luzera | 39 m | |||
Datu teknikoak | ||||
Luzera | 11,7 km | |||
Abiadura maximoa | 70 km/h | |||
|
Nantesko tranbiaren 2. linea ( estilitzatua) sareko hiru tranbia lineetako bat da. Lineak 25 geltoki eta 12 kilometro ditu guztira eta Orvault–Grand Val geltokia, Orvault udalerrian dagoena, Pont-Rousseauko geltokiarekin lotzen ditu, Rezé udalerrian.
1992ko irailaren 7an inauguratu zen, Commerce eta Pont-Rousseau geltokien artean.
2015. urtean, 34 310 000 bidaiari eraman zituen, sareko 3tik 2.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadaren amaieran, Nantesen garraioa, batez ere, autoaren erabileran oinarritu zen. Auto-pilaketa murrizteko asmoz, Erdre ibaian zehar autobideak eraikitzea proposatu zen. Honek, hiri sarea suntsitzea ekarriko zuen, plana, azkenean, atzera botatzea eragin zuten protestak piztuz.
Hainbat aukera aztertu ziren, hala nola autobus- eta trolebus-zerbitzuak hobetzea (edukiera mugatua) edo metro-sarea (garestiegia). Azkenean, aukera guztiak baztertu zituzten eta tranbiak berreskuratzea proposatu zuten.[1]
Puntu honetan, tranbia berriak eraikitzeko ideia iraultzailea zen. Mundu osoko joera tranbiak kentzea izan zen, linea berriak ireki beharrean. Frantzian hiru tranbia sistema txiki geratzen ziren (Lille, Marseilla eta Saint-Étienne).
Ipar Amerikan metro arinaren berpizkundea gertatzear zegoen, 1981ean Edmonton Light Rail Transit ireki zenean, urte horretan bertan Calgary C-Train eta San Diego Trolley izan zirelarik. Europan, ordea, urte askotan ez zen tranbia sare berririk eraiki.[2]
Nantesko Udalak ingeniari talde bat bildu zuen tranbia sare berri bat garatzeko aukera aztertzeko. Proiektua eta bere xehetasun ekonomikoak 1981eko otsailaren 10ean zehaztu ziren. Gobernuak gastuen % 30 finantzatzea onartu zuen, eta Alstom enpresa hogei ibilgailu egiteko aukeratu zuten.
Tranbia, azkenik, 1985ean inauguratu zen, Place du Commerce eta Haluchère lotzen zituen linea bakar batekin, hiriaren ipar-ekialdean.
linearen arrakastaren ondorioz, bigarren linea bat eraiki zen, iparraldea eta hegoaldearen artean, Place du Commercen zegoenarekin lotua. linea 1982ko irailean inauguratu zen 50 Otages eta Trocardière artean. Bi urte beranduago Orvault–Grand Val geltokirantz hedatu zen, hiriaren iparraldean.
2005eko abuztuan, linea 2,2 kilometrotan handitu zen, Trocardière eta Neustrie artean hiru geltoki berri gehituz. 2007ko irailean, zati txiki bat ireki zen, lineatik Pont Rousseaura aldatzen zuena. Konpentsazio gisa, linea Hôtel Dieu geltokitik Neustrie geltokira hedatu zen.[4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disuasio-aparkalekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineak 7 disuasio-aparkaleku ofizial ditu guztira, seinaleztatuta eta araututa.[5]
Aparkalekua | Hornitutako geltokia | Konexioak | Inaugurazioa | Tokiak | Modalitatea |
---|---|---|---|---|---|
Goudy | Pirmil | 1992 | 202 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
le Cardo | le Cardo | 1994 | 201 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
Pirmil | Pirmil | 1992 | 216 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
Recteur Schmitt 1 | Recteur Schmitt | 1994 | 95 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
Recteur Schmitt 2 | Recteur Schmitt | 1994 | 45 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
René Cassin | René Cassin | 1994 | 65 | doan, ibilbidea ordaintzen da | |
Santos Dumont | Santos Dumont | 1994 | 34 | doan, ibilbidea ordaintzen da |
Tarifak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linearen tarifikazioa Nantesko beste garraiobideen berdina da, eta garraio-titulu berberekin dago eskuragarri.[6]
Ustekabeko txartelak | Aldi baterako abonamenduak | ||||
---|---|---|---|---|---|
Txartela | Deskripzioa | Prezioa | Abonamendua | Deskripzioa | Prezioa |
Ticket 1h | Ordubeteko txartel mugagabea | 1,70 € | Billet mensuel (-18) | Hilabeteko txartel mugagabea | 24,80 € |
Ticket 1h (bus) | Ordubeteko txartel mugagabea autobusan | 2,00 € | Billet mensuel (-26) | Hilabeteko txartel mugagabea | 32,80 € |
10 tickets 1h | Ordubeteko 10 txartel mugagabeak | 15,60 € | Billet mensuel (+26) | Hilabeteko txartel mugagabea | 55,20 € |
Navette aéroport | Aireportuko anezkako txartel bakarra | 9,00 € | Formule illimitée (-18) | Urtebeteko txartel mugagabea | 210,40 € |
Groupe scolaire | Eskola taldeko txartel berezia | 9,50 € | Formule illimitée (-26) | Urtebeteko txartel mugagabea | 224,00 € |
Ticket 24h | Egun bateko txartel mugagabea | 5,80 € | Formule illimitée (+26) | Urtebeteko txartel mugagabea | 492,80 € |
Ticket 24h / 4 prs. | Egun bateko txartel mugagabea (4 pertsona) | 10,00 € | Formule illimitée (+60) | Urtebeteko txartel mugagabea | 272,00 € |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nantesko luzapena» web.archive.org 2016-03-07 (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Today's Railways Europe. 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
- ↑ Tricoire, Jean, .... (impr. 2007). Le tramway en France. "La Vie du rail ISBN 978-2-915034-73-8. PMC 470925361. (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
- ↑ Berritasunak Nantesko tranbiaren lehen linean
- ↑ (Frantsesez) «Nantes Metropolako aparkaleku disuasorioak» nantesmetropole.opendatasoft.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).
- ↑ (Frantsesez) Webmaster. «Tarifa guztiak» Tan - Ma vie sans arrêt (Noiz kontsultatua: 2021-06-20).