27P/Crommelin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
27P/Crommelin
Behaketa
Aurkitzailea Jean-Louis Pons Itzuli
Orain duen posizioa ikusi
Nabigazioa
« 26P/Grigg-Skjellerup

27P/Crommelin, Pons-Coggia-Winecke-Forbes kometa ere deitua gure eguzki sistemako aldikako kometa bat da. Bere izena Andrew Crommelin astronomoagatik jasotzen du. Ezagutzen diren kometa guztietatik, bere benetako aurkitzailearen izena ez daraman lau kometetako bat da, Encke kometa, Lexell kometa eta Halley kometarekin batera.

Kometa hau ikusi zuen lehena Jean-Louis Pons izan zen, 1818ko otsailak 23an. Kometa hau ikusi zuten hurrengoak Jérôme Eugène Coggia 1873ko azaroak 10ean Marseillatik eta hurrengo egunean Friedrich August Theodor Winecke Estrasburgotik izan ziren.

Kometa honen hirugarren aurkikuntza Alexander F. I. Forbesek egin zuen 1928ko azaroak 19an Hegoafrikako Lurmutur Hiritik eta Harry Edwin Woodek berretsi zuen Hego Afrikako Union Observatorytik bi egun beranduago.


Aurrekoa
26P/Grigg-Skjellerup
Kometa
1818ko otsailak 23an aurkitua
Ondorengoa
28P/Neujmin


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.