856ko Damghango lurrikara
856ko Damghango lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 856ko abenduaren 22a |
Kokaleku | Damghan (en) |
Herrialdea | Abbastar Kaliferria |
Lurrikararen momentu sismikoa | 7,9 8,1 |
Pertsona hilak | 200.000 45.096 |
Suntsituak | Xahr-e Qumis (1) Ahvanu (en) Astan (en) Damghan (en) (0,5) Bastam (en) (0,33) Q16073677 |
856ko Damghango lurrikara edo 856ko Qumiseko lurrikara urte hartako abenduaren 22an gertatu zen. Lurrikarak 8.0ko magnitudea izan zuen eta X intentsitate maximoa (muturrekoa) Mercalliren intentsitate eskalan. Kalte handieneko eremua, Elburz mendien hegoaldeko ertzean zehar hedatu zen, egungo Irango Tabaristan eta Gorganen zatiak barne. Adituen ustez, lurrikararen epizentroa Damghan hiritik hurbil egon zen, garai hartan Qumis probintziako hiriburua zena.[1] Dirudienez, Hekatompilos hiriburu zaharra abandonatu izanaren erantzulea izan zen.[2] 200.000 hildako inguru eragin zituen. Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuaren arabera, idatziz jasotako historiako seigarren lurrikararik hilgarriena izan zen.[1]
Eskualdeko tektonika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iran Arabiako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko talka kontinentalaren eremuaren barruan dago. Talka-eremu hori Zagros mendien gerrikotik Kopet Dag mendietara, Apsheron-Balkango sillera eta Kaukasoko mendietara hedatzen da.[3]
Erdian Elburz mendiak daude. Bertan, iparralderantz doan plaka zeihar bat lerraduren bidez egokitzen da, eta faila iragankor (ingelesez: strike-slip fault) bat da, ezbehar-motakoa.[4]
Qumis eskualdeko egitura aktibo nagusia Xahrud failen sistema da, ehunka kilometrotan hedatzen dena. Irristatze-eremu horrek hainbat faila ditu, Damghango faila, Iparraldeko Damghango faila eta Astanehko failen sistema barne. Faila horiek guztiak eremuaren barruan daude, eta Kuaternarioan zehar desplazatu izanaren ebidentzia erakusten dute.
Faila horien artean, 856ko lurrikararen iturrirako erantzulea 150 km luzeko Astanehko faila sistema da. Astanehko failen sistemako segmentu batean zehar k.a. 600. urtearen ondoren eta k.o. 1300. urtearen aurretik lurrikara esanguratsu bat gertatu zela ikusten da, 856ko gertakariaren ebidentzia izan daitekeena.[4]
Kalteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elburz mendietan 350 kilometro inguruko eremua kaltetu zuen. Ahevanu, Astan, Tax, Bastam eta Xahrud hiriak kaltetuak izan ziren, ia herri guztiak oso kaltetuak izan zirelarik. Hekatompilos, Partiar Inperioko antzinako hiriburua, suntsitua izan zen. Damghanen erdia eta Bustam hiriaren herena ere suntsituak izan ziren. Lurrikarak eragin larria izan zuen ur-horniduretan Qumis eremuan, hein batean iturburuak eta qanatak lehortu zirelako, baina baita erreserbak kutsatu zituzten lur-lerradurengatik ere. Lurrikararen ondorioz hildakoak 200.000 inguru izan ziren, horietatik 45.096 Damghanen bakarrik.[2]
Antzinako Hekatompilosek hain kalte larriak jasan zituen, ezen lurrikararen ondoren abandonatua izan zela ematen baitu. Lurrikararen ondorioak Bastam eta Damghan arteko eremuan ikus zitezkeen urte batzuk geroago.[2] Erreplikek hainbat urtez kaltetu zuten eremua, ziurrenik lurrikara kaltegarri bat izan zen Khorasango mendebaldean.[2]
Etorkizuneko arrisku sismikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astanehko failan zehar egindako ikerketa tektonikoaren arabera, 3.700 urteko aldi errepikatua izan da, gutxi gorabehera, eta ez da lurrikara handirik izan Damghan eremuan 856tik. Hala eta guztiz ere, ikerketa tektoniko gehiago behar dira zehazteko ea faila oro haustura-gertaera batean sartuta egon ohi den, edo segmentu laburragoak urte laburragoetan errepikatzen diren lurrikara txikiagoen (kaltegarriak izan arren) erantzule izan daitezkeen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) USGS. (2011-4-14). Earthquakes with 50,000 or More Deaths. .
- ↑ a b c d Ambraseys, Nicholas; Melville, C.P.. (2005). A History of Persian Earthquakes. in: Cambridge Earth Science Series. Cambridge University Press, 37 or. ISBN 978-0-521-02187-6..
- ↑ Talebian, M.; Jackson, J.. (2004). «A reappraisal of earthquake focal mechanisms and active shortening in the Zagros mountains of Iran» Geophysical Journal International (Royal Astronomical Society) 156 (3): 506–526. doi: . Bibcode: 2004GeoJI.156..506T..
- ↑ a b c Hollingsworth, J.; Nazari, H.; Ritz, J.-F.; Salamati, R.; Talebian, M; Bahroudi, A.; Walker, R.T.; Rizza, M. et al.. (2010). «Active tectonics of the east Alborz mountains, NE Iran: Rupture of the left‐lateral Astaneh fault system during the great 856 A.D. Qumis earthquake» Journal of Geophysical Research (American Geophysical Union) 115 (B12313): B12313. doi: . Bibcode: 2010JGRB..11512313H..