Abbastar Kalifa-herria
Abbastar Kalifa-herria الخلافة العباسية الإسلامية Al-Khilāfah al-‘Abbāsīyyah al-Islāmīyyah | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
750 – 1258 | |||||||||
Kalifa-herria | |||||||||
| |||||||||
![]() Abbastar Kalifa-herria, bere hedadura handienean, 850. urtearen inguruan. Berde ilunezko lurrak laster galdu zituen. | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Bagdad | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera | ||||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 750 | ||||||||
Ezeztapena | 1258 | ||||||||
|
Abbastar Kalifa-herria[1][2] (arabieraz: العبّاسيّون, al-‘Abbāsīyūn) Mahoma hil ondoren sortutako lau kalifa-herrietatik hirugarrena izan zen. Buruzagiak abbastarren dinastiaren kalifak izan ziren, omeiatarrak Al Andalus ez beste lurralde guztietatik egotzi ondoren, beren hiriburua Bagdaden kokatu zutenak. Kalifa garrantzitsuenak Al-Mansur (754–775 bitartean agindu zuena) eta Harun al-Rashid (786-809) izan ziren[3].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abbastar Iraultzaren ondorioz, Mahomaren osabarik gazteena zen Abbas ibn Abd al-Muttaliben (566-653) ondorengoek sortu zuten kalifa-herria, Kufan, 750. urtean. Etengabeko borrokek eta luxu zein arte liberalen garapenak markatu zuten leinu berriaren historia. Al-Mansur-ek hiriburua Bagdadera aldatu zuen 762an, eta Asia Txikiko herriak mendean hartu zituen. Harun al-Rashid (786-809) eta Al-Mamunen (813–833) agintaldiak distira handiko garaiak izan ziren[4]. Al-Mutasimek (833–842) sortu zuen kalifa-herriko armadaren unitaterik ospetsuena, turkiar mamelukoena. Baina armadaren boterea, pixkanaka, pixkanaka, haziz joan zen eta Ar-Radi kalifak (934-941) Muhammad ibn Raiqen gain utzi behar izan zituen errege-eskumen gehienak[4].
Inperioaren gainbehera laster hasi zen eta, 150 urtez Persia mundu musulmanaren erdigunea izan ondoren, tokiko emirren eskuetan utzi behar izan zuten aginpidea. 945. urtean buiatar xiiek hartu zuten agintea Bagdaden, eta 1062 arte gobernatu zuten abbastar kalifen izenean. Arazo handiak izan ziren musulmanen mendeko lurralde askotan. Afrikako iparraldean eta Arabian liskar gorriak izan ziren artzainen eta nekazarien artean, gobernuek ezin konponduzkoak. Agintea lurraldeka banatu zen. Ifrikija aglabtarren mende gelditu zen 800an, eta fatimitarrek gobernatu zuten Egipto 969tik aurrera; 1055ean, turkiar seljuktarrek Bagdad hartu zuten.[5]
Hala ere, Abbastar kalifa-herriaren behin betiko desagerpena 1258an gertatu zen, Hulagu khanak Bagdad menderatu zuenean. Egipton mamelukoek botere politikoa atxiki zutenez gero, abbastarrek autoritate erlijiosoa gordetzea lortu zuten, 1519an Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuen arte[6].
Abbastar kalifen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kufan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abu'l Abbas As-Saffah 750 – 754
Bagdaden[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Al-Mansur 754 – 775
- Al-Mahdi 775 – 785
- Al-Hadi 785 – 786
- Harun al-Rashid 786 – 809
- Al-Amin 809 – 813
- Al-Mamun 813 – 833
- Al-Mu'tasim 833 – 842
- Al-Wathiq 842 – 847
- Al-Mutawakkil 847 – 861
- Al-Muntasir 861 – 862
- Al-Musta'in 862 – 866
- Al-Mu'tazz 866 – 869
- Al-Muhtadi 869 – 870
- Al-Mu'tamid 870 – 892
- Al-Mu'tadid 892 – 902
- Al-Muktafi 902 – 908
- Al-Muqtadir 908 – 932
- Al-Qahir 932 – 934
- Ar-Radi 934 – 940
- Al-Muttaqi 940 – 944
- Al-Mustakfi 944 – 946
- Al-Muti 946 – 974
- At-Ta'i 974 – 991
- Al-Qadir 991 – 1031
- Al-Qa'im 1031–1075
- Al-Muqtadi 1075–1094
- Al-Mustazhir 1094–1118
- Al-Mustarshid 1118–1135
- Ar-Rashid 1135–1136
- Al-Muqtafi 1136–1160
- Al-Mustanjid 1160–1170
- Al-Mustadi 1170–1180
- An-Nasir 1180–1225
- Az-Zahir 1225–1226
- Al-Mustansir 1226–1242
- Al-Musta'sim 1242–1258
Kairon[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Al-Mustansir 1261–1262
- Al-Hakim I (Kairo) 1262–1302
- Al-Mustakfi I.a Kairokoa 1303–1340
- Al-Wathiq I.a 1340–1341
- Al-Hakim II.a 1341–1352
- Al-Mu'tadid I.a 1352–1362
- Al-Mutawakkil I.a 1362–1383
- Al-Wathiq II.a 1383–1386
- Al-Mu'tasim 1386–1389
- Al-Mutawakkil I.a (berrezarpena) 1389–1406
- Al-Musta'in 1406–1414
- Al-Mu'tadid II.a 1414–1441
- Al-Mustakfi II.a 1441–1451
- Al-Qa'im 1451–1455
- Al-Mustanjid 1455–1479
- Al-Mutawakkil II.a 1479–1497
- Al-Mustamsik 1497–1508
- Al-Mutawakkil III.a 1508–1517
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
- ↑ Toynbee, Arnold. (2000). Historiaren azterketa I. Klasikoak, 52 or. ISBN 84-88303-32-7..
- ↑ Abbassides Collier's New Encyclopedia (1921)
- ↑ a b Abbasids, 1911 Encyclopædia Britannica
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ The Abbassides, The New International Encyclopædia
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |