Cristóbal Villalba
Itxura
Cristóbal Villalba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Plasencia, 1475 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Heriotza | Lizarra, 1516 (egutegi gregorianoa) (40/41 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Italiar Gerrak Nafarroako konkista |
Cristóbal Villalba (Plasencia, 1475-Lizarra 1516) estremadurar kapare eta gaztelar militarra izan zen.[1]
Iparraldeko Afrikan eta Italian hasi zen borrokatzen, Napoliko konkistan Gonzalo Fernández de Córdobaren ondoan arituz.
1512an, Fadrique Álvarez de Toledoren zuzendaritzapean, koronela izan zen Nafarroako konkistan. Hainbat ekintzatan hartu zuen parte, ezagunena 1516ko martxoan Piarres Nafarroakoaren atxiloketarena izanik.
Cisneros kardinalaren agindupean, Erresumako gazteluak moztu zituen. Aginduak bete ondoren, hurrengoa esan zuen:
« | Navarra está tan baxa de fantasía después de que vuestra señoría reverendísima mandó derrocar los muros, que no ay ombre que alçe la cabeza... Proveymos que algunos muros de algunas villas y lugares del Reyno de Navarra se derrocasen y echasen por el suelo porque era cosa dificultosa haver de poner en cada lugar gente de guarda... De esta manera el Reyno no puede estar más sojuzgado y más sujeto, y ninguno en aquel reyno tendrá atrevimiento ni osadía para se revelar.[2] | » |
Emaztearekin lo-kuluxka bat hartzen ari zela hil zen. Kronikalari batzuen arabera, Luis IV.a Beaumontekoa Leringo kondeak pozoitua izan zen, bere jaurerrien harresiak moztu zituelako.
Erreferentzia
- ↑ Floristán Imizkotz, Alfredo. (1993). Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
- ↑ Sagredo, Iñaki. Elaboración y explicación histórica del mapa. Explicación histórica. Tenencias y merindades. .