Francisco Jiménez de Cisneros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco Jiménez de Cisneros
Matías Moreno (c. 1878) El cardenal Francisco Jiménez de Cisneros (Museo del Prado).jpg
Inkisidore nagusia

1507ko ekainak 5 - 1517ko azaroak 8
Kardinal

1507ko maiatzak 17 -
Primacy of the Diocese of Toledo


Q15982421


erregeorde

Bizitza
Jaiotza Torrelaguna1436
Herrialdea  Espainia
Heriotza Roa1517ko azaroaren 8a (80/81 urte)
Hobiratze lekua Madril
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak latina
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, itzultzailea, apaiz katolikoa eta Kardinala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena
IMDb ch0511512

Francisco Jiménez de Cisneros edo Cisneros kardinala (Torrelaguna, Madril, Espainia, 1436 - Roa, Burgos, Espainia, 1517ko azaroaren 8a) espainiar elizgizona eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia handiki batean sortu zen. Alcala de Henaresen eta Salamancan egin zituen apaiz-ikasketak. Frantziskotar ordenatu, eta ordena horretako herrialde-burua (1494), Toledoko artzapezpikua (1495), kardinala eta Gaztelako Inkisidore Nagusia (1507) izan zen. Fernando Katolikoa erregea hil zenean, Aragoiko erregeorde egin zuten, 1516. urtean.

Berrikuntza handiak bultzatu zituen monasterio eta erlijio-ordenetan eta, erlijio-jendearen ezjakintasuna zuzentzeko, Alcala de Henaresko Unibertsitatea sortu zuen (1498); teologiaren, grekoaren eta hebreeraren irakaskuntza indartu zituen han (Salamancatik eta Paristik ekarri zituen irakasleak). Bibliaren argitalpen berri bat agindu zuen (Alcalako Biblia Políglota Complutense).

1499tik aurrera, gogor jokatu zuen islamiarren aurka; Granadako eta Alpujarretako matxinadak gupidarik gabe zapaldu zituen (1502an arabiar guztiak kristautu egin behar zutela agintzen zuen errege-pragmatika eman zuen). Estatu-gizon nagusi bihurtu zen Elisabet Katolikoa erregina hil ondoren (1504). 1507tik aurrera, Ipar Afrika konkistatzeko ahaleginak egin zituen, Espainiako Inperioa Mediterraneo aldera zabaldu nahi izan zuen Fernando Katolikoaren gogoaren aurka. Espainiako Inperio katolikoaren babesle porrokatua zelarik, Nafarroaren burujabetasunaren aurkako erasoen alde azaldu zen, eta Ipar Afrikaren konkistari ekin zion, Bizargorri berbereak hutsean utziko zuen saioa gertatu bazen ere. 1516an Fernando erregea hil eta, erregeorde gisa, gogor zapaldu zuen Nafarroako erregea Joanes III.a Nafarroakoa Iruñera itzultzeko ahalegina. Cisneros kardinala 1517an hil zen, Karlos I.a Espainiako errege berria Espainiara etorri eta berehala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Jiménez de Cisneros Aldatu lotura Wikidatan