Edukira joan

Agustín Gómez Arcos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Cañas (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:48, 26 otsaila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Agustín Gómez Arcos

Bizitza
JaiotzaEnix1933ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Espainia
 Frantzia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaParis1998ko martxoaren 20a (65 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, antzerkigilea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Agustín Gómez Arcos (Enix, Almeria, Espainia, 1933ko urtarrilaren 15a - Paris, Frantzia, 1998ko martxoaren 20a) espainiar antzerki-idazlea izan zen.

Sorterrian bizi izan zen haurretan, artzain-lanetan, besteak beste; baina Bartzelonara aldatu zen geroago, zuzenbideko ikasketak egitera. Orduan hasi zen, hain zuzen ere, antzerkiaren munduarekin harremana edukitzen.

1967an Frantziara joatea erabaki zuen. Bere antzerki-lanetan tolerantziarik eza eta zapalkuntza politiko eta erlijiosoa salatu zuen. Horretarako, antzerkigintza esperimental eta marjinalaren alorrean murgildu zen, eta baliabide esperpentikoak eta espresionistak erabili zituen, sarritan ametsa eta irrazionaltasuna gogoratuz. Frantziara joan aurreko urtean, Lope de Vega Saria irabazi zuen Queridos míos, es preciso contaros ciertas cosas ("Nire maiteak, zuei zenbait gauza kontatu beharrean nago") lanarekin, baina garai hartako espainiar antzerkigintzan horrek ez zuen balio handirik, garai hartan egile ez komertzialak ez baitziren begi onez ikusiak, eta ikusleek zein kritikariek gutxietsi egiten baitzituzten, oro har, bestelako lanak. Horrez gainera, eta sariak sari, arazoak izan zituen zentsurarekin ere. Frantziara joan ondoren, bi aldiz izan zen Goncourt Sarian finalista, eta Arteen eta Letren Errepublikako Zaldun izendatu zuten, 1985ean.

Gómez Arcosen antzerki-lanen artean, aipagarriak dira Elecciones generales (1960, "Hauteskunde orokorrak"), Diálogos de la herejía (1964, "Heresiaren elkarrizketak"), Los gatos (1965, "Katuak") eta Interview de Mrs. Muerta Smith por sus fantasmas (1972an argitaratu eta 1991. urtera arte estreinatu ez zena, "Mrs. Hildako Smith bere fantasmek elkarrizketatua").

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]