Edukira joan

Mauricie

Koordenatuak: 47°N 73°W / 47°N 73°W / 47; -73
Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:11, 25 martxoa 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Mauricie
 Kanada
Administrazioa
Izen ofizialaMauricie
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaTrois-Rivières
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°N 73°W / 47°N 73°W / 47; -73
Azalera35.452 km²
MugakideakSaguenay–Lac-Saint-Jean, Capitale-Nationale, Centre-du-Québec, Lanaudière, Outaouais, Abitibi-Témiscamingue eta Laurentides
Demografia
Biztanleria273.055 (2021)
3.374 (2020)
Dentsitatea7,7 bizt/km²

La Mauricie Quebeceko eskualde administratiboa da. 04 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Trois-Rivières da.

Eskualde honen ardatza San Laurendiren adarra den Saint-Maurice ibaiaren arroa da. Ibai honek San Laurendirekin bat egiten duen gunean Trois-Rivières (130.407 bizt. 2010ean) hiri nagusia dago; kokapen zentrikoa du Quebeceko biztanle gehienak biltzen dituen esparruan, Montreal eta Quebec Hiriaren arteko erdibidean.

Populazioa batez ere Saint-Mauriceren azken zatiaren inguruan eta San Laurendiren ertzean pilatzen da; hiri nagusiaren atzean Shawinigan (51.904 bizt.) da handiena. Hortik iparralderantz "Mauricie garaia" (Haute-Mauricie) deritzon aldea dago; han basoak, aintzirak eta biztanleria oso urriko eremu zabala dago, non apenas nabarmentzen den Félix Leclerc abeslariaren jaioterria den La Tuque (12.187). Ipar-mendebaldeko bazterretan oraindik ere atimakekw jatorriko herriaren presentzia nagusi da.

Eskualdeak parke nazionalari (Parc national de la Mauricie) eta ibaiak fauna erreserbari (Réserve faunique du Saint-Maurice) izena ematen diete.

Auzokide guztiak Quebeceko beste eskualde administratibo batzuk dira:

Europarrak heldu baino lehen, jatorriko herriek izen hauek ematen zizkioten eskualdeko ibai nagusia denari: atikamekwek Tapiskwan Sipi [1], anishinabeg -algonkinek- Metaberoutin eta abenakiek Madôbaladenitekw[2].

Izen horrekin 1634an frantsesen eskutik jaioa, Trois-Rivières Quebecen europarrek sortutako bigarren hiririk zaharrena da, hiriburuaren ostean. Hortik aurrera kolonizazioari ekin zitzaion eta 1730ean lehen lantegi siderurgikoa ezarri zenean bultzada handia eman zitzaion, hegoaldeari dagokionez bederen.

Eskualdeko lehen kolonoetakoa izan zen Maurice Poulin de La Fontaineren omenez ibaiari Saint-Maurice izena eman zioten eta hamarkada luzeetan zonaldeari vallée de la Saint-Maurice ("Saint-Maurice ibarra") deitu zitzaio. Albert Tessierrek erabili zuen lehen aldiz Mauricie neotoponimoa 1933an. Energia elektrikoa, papergintza edota aluminioa izan dira azken mendean eskualdearen garapenaren aktibo nagusiak[3].

1966an eskualde administratiboak sortu zirenean Trois-Rivières izena ezarri zitzaion Quebeceko erdialdean San Laurendiren bi ibarretan kokatutakoari; 1987ko abenduaren 22an Mauricie–Bois-Francs berbataiatu zuten baina 1997ko uztailaren 30ean desagertu zen: Mauricie (ibarrezkerra) eta Centre-du-Québec (ibarreskuina, Bois-Francs zena) jaio ziren.

  • Biztanleria: 260.078 (2005)
  • Azalera: 35.452 km²
  • Dentsitatea: 7.3 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 7.6 (2005)
  • Heriotza-tasa: ‰ 9 (2005)[4]

Jatorriko herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mauricieko biztanleriaren gehiengo erabatekoa zuri frantses hiztuna bada ere, eskualdeko ipar-mendebaldeko esparru handian atikamekw herriaren lurraldeak daude. Beren hiru komunitateetatik bi (Wemotaci, Opitciwan) Mauricien daude.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtegia Grand-Mèren Saint-Maurice ibaian.

Eskualde honek 3 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokideak diren beste 3 lurralde; oro har 47 udalerri edo lurralde baliokide ditu. MRCak, baliokideak eta beren hiriburuak:

MRCen baliokideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Radio-Canada.
  2. Quebeceko toponimia batzordea.
  3. Mauricie. Guide touristique officiel 2008-2009.
  4. Iturria: Quebeceko estatistika institutua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]