Edukira joan

Eli Eduardo de Gortari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:21, 15 apirila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Eli Eduardo de Gortari
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEli Eduardo de Gortari de Gortari
JaiotzaMexiko Hiria1918ko apirilaren 28a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria1991ko uztailaren 29a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, filosofoa eta matematikaria

Eli Eduardo de Gortari (Mexiko Hiria, 1918ko apirilaren 28a - 1991ko uztailaren 29a) mexikar filosofo eta politikaria izan zen.

Ingeniaritza-, matematika- eta filosofia-ikasketak egin zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Filosofiaren ikuspegitik, Marxen pentsamenduaren hedatzaile nagusietako bat izan zen Mexikon, eta logika dialektikoa ikerkuntzara zabaldu zuen. Antropologiaren filosofo gisa, historian zehar sortu diren gizakiaren ideiak bere izatearen baldintza errealekin bat ote datozen jakiten saiatu zen. Filosofia lan zientifikoaren eta beste diziplina sozialen oinarritzat izanik, Gortarirentzat filosofiaren objektibotasunaren auzia funtsezkoa zen jakintzaren azterketa kritikoa egingo bazen. Filosofia marxistaren aldekoa izanik, Ureztapen Langileen Sindikatu Nazionalaren sorreran parte hartu zuen, eta Mexikoko Alderdi Komunistako militante izan zen urteetan. Halaber, Askatasun Demokratikoen Aldeko Maisuen Koalizioaren sortzaileetako bat izan zen (1968). Unibertsitateko ikasleen alde egin zuen, irakaskuntzaren erreformaren eta modernizazioaren aldeko eskakizunetan, eta hori zela-eta, 1968an, kartzelan sartu zuten, 42 egunez, Mexiko Hiriko Lecumberriko espetxean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]