Carlos Edmundo de Ory
Carlos Edmundo de Ory | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cádiz, 1923ko apirilaren 27a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Thézy-Glimont, 2010eko azaroaren 11 (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Postismoa |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Carlos Edmundo de Ory (Cádiz, 1923ko apirilaren 27a - Thézy-Glimont, 2010eko azaroaren 11) espainiar poeta eta narratzailea izan zen. XX. mendeko bigarren erdiko abangoardiazko higikundeen –eta batez ere postismo-aren– suspertzaile nagusietako bat.
== Biografia 1942an Madrila joan zen bizitzera, eta hiru urte geroago bere lehen poema bilduma argitaratzea lortu zuen: Versos de pronto (Bat-bateko bertsoak). Hala ere ez zuen kritikaren ezagutzarik jaso Félix Grande poetaren poesia antologia batean argitaratuta agertu ziren arte. Bere poemak esperientzia buhamearen eta, surrealismoan ohi denez, kontzientzia egoera aldatu baten fruitu dira, lotsagabeak beti, eta batere konbentzionalak ez.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste lan aipagarri batzuk: Los sonetos (1963, Sonetoak); Música de lobo (1970, Otso musika); Técnica y llanto (1971, Teknika eta negarra); Lee sin temor (1976, Irakur beldur gabe); Energeia (1978); Nabla (1982) eta Soneto vivo (1988, Soneto bizia). Hitz lauz, aipagarriak dira Diario (Egunerokoa), El bosque (1952, Basoa), Kikiriquí-Mangó (1954), El alfabeto griego (1970, Greziar alfabetoa), Basuras (1975, Zaborrak) eta Nephiboseth en Onou (1973).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-2-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |