Edukira joan

Mahatserri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mahatserri Begoñako errepublikaren ezizen tradizionala. Mahasti asko eta txakolin ugari egiten zen berton. Hortik herriaren ezizena. Bertakoei "mahatsorri" deitzen zitzaien.

Ingurua zabaltzen da Artxanda menditik Bilboko itsasadarreraino.

2006an 113.000 biztanle inguru zituen.

Auzoak

12 auzo hauek hartzen ditu barne zonalde honek guztiak, gaur egungo 2. (Uribarri) , 3. (Otxarkoaga-Txurdinaga) eta 4. Barruti (Begoña) osoak eta 5. Barrutiaren (Ibaiondo) zati bat:

  1. Arabella: 1.615 biztanle (2006).
  2. Begoña: 5.352 bz.
  3. Bolueta: 4.335 bz.
  4. Castaños: 5.831 bz.
  5. Loruri: 649 bz.
  6. Matiko: 5.544 bz.
  7. Otxarkoaga: 10.838 bz.
  8. Santutxu: 32.549 bz.
  9. Solokoetxe: 5.909 bz.
  10. Txurdinaga: 16.875 bz.
  11. Uribarri: 13.205 bz.
  12. Zurbaran: 10.512 bz.

Euskara

Ingurune honetako jatorrizko hizkera Iñaki Gamindek aztertu zuen ("Bilbotarron euskararen zuzuan", 2004), eta "Begoñako euskara" izena eman zion, Buia eta Larraskituko moten aurrean. Gaur egun ere, azken hamarkadotan jazotako aldaketa demografiko eta ekonomikoak gora-behera, jatorrizko hiztunak bizi dira Otxarkoagako landa-eremuan, Arbolantxa, Egirleta/Santo Domingo eta Azkarai auzuneetan alegia.

Eustatek emandako 2006ko datuen arabera, mahatsorrien laurdena inguruan euskalduna da, zehazki 24.734 pertsona (%23a), Bilbo osoko %24.3a baino portzentaia apur bat baxuagoa beraz. Kopuruari dagokionez, Santutxu, Txurdinaga eta Uribarri dira euskal hiztun gehien ematen dituzten auzoak (14.500 hiritar inguru), baina portzentualki Otxarkoagako baserri-eremua, Loruri, Castaños eta Begoña dira euskaldunenak.

Bestela, hezkuntza arloan D eredua nagusia da ingurune osoan, eta Santutxuko "Karmelo" eta Txurdinagako "Kirikiño" ikastolak aipatzekoak dira, eta bestela Santutxu eta Matikoko euskaltegiak. Azkenik, euskalduntze prozesuan Asapala Kultur Elkartea, Santutxuko Bertso Eskola, "Berton" aldizkaria eta "Mahats Orriak" blog komunitatea nabarmentzekoak dira.

Ikus, gainera

Kanpo estekak