Manuel Ignacio Altuna
Itxura
Manuel Ignacio Altuna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1722ko irailaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1762ko maiatzaren 27a (39 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Manuel Ignacio Altuna Portu (Azkoitia, 1722ko irailaren 3a - 1762ko maiatzaren 27a) Azkoitiko Zalduntxoetako bat izan zen, Altuna Portu etxean jaioa.[1]
Peñaflorida kondearekin batean, Euskal Herriaren Adiskideak elkartea prestatu zutenetako bat izan zen. Atzerrian bizi izan zen eta garaiko gizartearen aurrerapenaz arduratuak zeuden gizon ospetsuenak ezagutzeko parada izan zuen. Hala, Jean Jacques Rousseau adiskide izan zuen, eta haren Parisko etxean bizi izan zen[2]. Halaber, idazle suitzarrak Altunaren dohainak aipatu zituen Aitorkizunak izenburuko autobiografian.
Antza denez, ilustratu azkoitiar honengandik dator Donostiako Altuna Logia Agurgarria izeneko elkarte masoiaren izena.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/azkoitia/ar-21240-21775/
- ↑ «Diderot (1713-1784) - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-01).
- ↑ https://rlaltuna.com/nuestra-historia/
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MENDIZABAL JUARISTI, Juan Bautista: El amigo azkoitiarra de Rousseau, Azkoitiko udala