Arnas sindrome akutu larria
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arnas sindrome akutu larria | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun biriko kutsakorra, infekzio koronabirikoa, pneumonia atipikoa eritasuna |
Espezialitatea | pneumologia, infektologia mikrobiologia |
Arrazoia(k) | SARS-CoV |
Sintoma(k) | sukarra, buruko mina, eztula, Hipoxia, Arnasestua, zianosia, mialgia, Burn-out sindromea, beherakoa pneumonia atipikoa |
Sortzen du | 2002–2004 SARS outbreak (en) |
Azterketa medikoa | Polimerasaren kate-erreakzioa ordenagailu bidezko tomografia axiala |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J12.81 |
GNS-9-MK | 079.82 |
GNS-10 | U04.9 |
GNS-9 | 079.82079.82 |
DiseasesDB | 32835 |
MedlinePlus | 007192 |
eMedicine | 007192 |
MeSH | D045169 |
Disease Ontology ID | DOID:2945 |
Arnas sindrome akutu larria (ASAL euskaraz, SARS ingelesez) koronabirus batek sortutako arnas-aparatuko gaixotasun larria da, 2002an Txinan agertu zena. Pneumonia mota bat da, SARS-CoV izeneko birusak eragindakoa, pertsonen artean kutsatzen dena [1].
Gaitz horren hilgarritasun tasa 2002-2003 urte bitarteko izurritean % 13 ingurukoa izan zen, baina % 50eraino iristen zen 65 urtetik gorakoengan [2]. Urte haietako kasu gehienak Txinan eta inguruko herrialdeetan agertu ziren. 2004tik gaur arte (2020) ez da kasu berririk agertu.
Gaitzaren sintomak eta diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaitzaren inkubazio epea 2-10 egunekoa zen. Sintoma nagusiak pneumoniarenak dira, eta horregatik zaila da sintomatologian oinarrituta gaitzaren diagnostiko zuzena egitea:
Paziente gehienek hobera jotzen dute 7 egunetik aurrera, beren immunitate-sistema birus patogenoari gailentzen zaionean. Baina gutxi batzuek narriadura jasan dezakete eta arnas distreseko sindromea pairatu, beren osasun egoera nabarmen okertzen duena.
Ohikoa da gaixoek aldaketa esanguratsuak izatea biriketan: toraxaren erradiografia baten bitartez antzematen dira.
Laborategiko froga zehatzek gaitzaren diagnostikoa baieztatzen dute. Birus patogenoaren detekzioa proba zuzenen bidez (PCR, esaterako) egiten da, edo SRAS-CoVren aurkako antigorputzak antzematerakoan (ELISArekin, adibidez) gaixoaren odol laginetan.
Ez dago une honetan birus eragilearen aurkako botikarik edo txertorik, azken horren fabrikazioan ikerketa asko egin arren.
Mikrobio eragilea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SARS-CoV birusa birus berria da, 2002 baino lehen ezagutzen ez zena. Ordura arte ezagutzen ziren koronabirus gehienak ez ziren oso birulentoak, eta hotzeriak eta arnas-aparatuko gaitz arinak sortzen zituzten.
Oso litekeena da SARS-CoV birusa animalietan egotea, eta hortik gizakietara pasatzea espezie-jauzi bat gertatu zenean, 2002an. Zoonosi bat izan liteke ASAL, horrenbestez. Zientzialari talde batek Yunnango kobazulo bateko (Txinan) saguzarrak birusaren ostalari nagusiak zirela aurkitu zuten [3]. Zibetetan ere aurkitu da birus patogenoa.
2020ko urtarrilean, koronabirus berria agertu zen Txinan, SARS-CoVarekin antz handia zuena, saguzar eta beste animalia batzuetatik, antza, gizakietara ere pasatu zena. Koronabirus berri horri SARS-CoV-2 deitu zitzaion, eta honek ere pneumonia larria sortu ahal du, COVID-19 deritzona [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ZT Hiztegia Elhuyar
- ↑ Roos, R. Estimates of SARS death rates revised upward CIDRAP. Academic Health Center, University of Minnesota, 2003ko maiatzaren 7
- ↑ Hu B1, Zeng LP1, Yang XL1, Ge XY, et al Discovery of a rich gene pool of bat SARS-related coronaviruses provides new insights into the origin of SARS coronavirus PLoS Pathog, 2017 Nov 30; 13 (11)
- ↑ Gralinski LE, Menachery VD Return of the Coronavirus: 2019-nCoV Viruses, 2020 Gen 24; 12 (2), pii: E135
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnas Sindrome Akutu larriko (ASAL)edo bere kontaktuen kasuetarako jarduera protokoloa www.euskadi.eus, 2003