Luis Díez del Corral
Luis Díez del Corral | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1946ko maiatzaren 13a - 1949ko apirilaren 7a
1946ko maiatzaren 12a - 1949ko apirilaren 6a Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia
1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Logroño, 1911ko uztailaren 5a | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Bizilekua | Calle de Jorge Juan (en) | ||||||||||
Heriotza | Madril, 1998ko apirilaren 7a (86 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Doktorego ikaslea(k) | Carmen Iglesias | ||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politologoa, legelaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta idazlea | ||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Kidetza | Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia Historiaren Errege Akademia San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Instituto de Estudios Políticos (en) |
Luis Díez del Corral (Logroño, Errioxa, 1911ko uztailaren 5a - Madril, 1998ko apirilaren 7a) espainiar pentsalari, legelari eta idazlea izan zen.
Zuzenbidea, filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitate Complutensean (1928-1933), José Ortega y Gasset eta Xavier Zubiri pentsalari handien gidaritzapean, besteak beste.
1934-1936 bitartean Berlinen eta Friburgon egon zen ikasketak sakontzen. 1942an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen Mallorca obrarekin, eta Ikasketa Politikoen Institutuko aldizkariaren argitaratzaile nagusia izan zen 1939az geroztik. 1951n, Parisen, Espainiako enbaxadako agregatu kulturala izendatu zuten, eta Ohorezko Legioa jaso zuen bi urte geroago.
Lanik aipagarrienak: El liberalismo doctrinario (1945, Liberalismo doktrinarioa), El rapto de Europa, una interpretación histórica de nuestro tiempo (1954, Europaren bahiketa, gure garaiaren interpretazio historiko bat), El pensamiento político europeo y la monarquía de España (1983, Europako pentsamendu politikoa eta Espainiako monarkia). Arte Ederretako Errege Akademiako eta Zientzia Moral eta Politikoetako Akademiako kide da. Bigarren horretan zuzendari izan zen 1984-1990 bitartean. 1988an Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen, Luis Sánchez Agestarekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.