Edukira joan

Mirmekologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:57, 16 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Txingurriak eztia jaten.

Mirmekologia inurriak aztertzen dituen[1] entomologiaren adarra da. Ikerketa arlo honek animalia hauen biologiarekin batera haien eusozialitatea ere aztertzen du.[2] 2009an 12 000 txingurri espezie ezagutzen ziren. Asko oraindik ez dira ezagutzen eta horiekin 20.000 espezie inguru izan daitezke.

Hitza antzinako grezieratik dator: μύρμηξ myrmex, inurri, eta "mirmidoi", Greziako mitologiaren arabera Zeusek gizakiak bihurtu zituen txingurrien ondorengoak.

Inurrien bizitza eta ekologiak antzinatik erakarri ditu gizakiak. Horren adibideak dira antzinako kulturetan sortutako inurrien inguruko alegiak eta ipuinak. Dena dela, kontzeptu hau XIX. mendean sortu zen, William Morton Wheelerren eskutik (1865-1937). Inurrien behaketa zientifikoa, bestetik, Auguste Forel (1848-1931) suitzarrak ireki zuen; 1874an Les fourmis de la Suisse liburua plazaratu zuen, bere behaketen materialekin.[3]

Mirmekologo ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.docsity.com/es/zoologia-1-kuatri-euskera/5418177/
  2. Deborah Gordon (2010). Ant Encounters Interaction Networks and Colony Behavior. New Jersey: Princeton University Press. 143 or. ISBN 978-0691138794.
  3. Sleigh, Charlotte (2007) Six Legs Better: A Cultural History of Myrmecology. The Johns Hopkins University Press. ISBN 0-8018-8445-4.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]