Edward Osborne Wilson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Osborne Wilson
Edward O. Wilson, 2003 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Edward Osborne Wilson
Jaiotza Birmingham1929ko ekainaren 10a (91 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea Ph.D. : biologia
University of Alabama (en) Itzuli 1950) Zientziatan graduatua, Master of Science (en) Itzuli : biologia
Tesi zuzendaria Frank M. Carpenter (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Daniel Simberloff (en) Itzuli
Donald J. Farish (en) Itzuli
Corrie Moreau (en) Itzuli
William Hines Bossert (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Mark W. Moffett (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak entomologoa, sociobiologist (en) Itzuli, eleberrigilea, etologoa, autobiografialaria, naturalista, evolutionary biologist (en) Itzuli, zientzia idazlea, biologoa, unibertsitateko irakaslea, zoologoa, ekologoa eta myrmecologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziak William Morton Wheeler (en) Itzuli
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Linzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Linnean Society of London (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ecological Society of America (en) Itzuli
Royal Society

Edward Osborne Wilson (Birmingham, Alabama, 1929ko ekainaren 10a), Estatu Batuetako biologo, entomologo eta mundu mailako ospeko mirmekologoa da. Wilson irakaslea munduko gaur egungo biologorik garrantzitsuena dago kontsideratuta.[1][2][3][4] "Darwin berria" edo "XXI mendeko Darwin" ezizenak jarri zaizkio sarritan.[5][6][7][8] Soziobiologiaren eta XXI. mendean garatu den biodibertsitatearen arlo zientifikoen sortzailea ere bada.[9][10] Inurrien ikerketan dago espezializatua eta arlo honen munduko autoritate nagusia da.[11][12]

Wilson Estatu Batuetako Alabama estatuan jaio zen eta Harvard Unibertsitatean lortu zuen bere doktoregoa. Geroztik unibertsitate honetan aritu da irakasle eta ikertzaile gisa 1996an erretiroa hartu zuen arte. Bere ibilbidean zehar teoria garrantzitsuak garatu ditu eta biodibertsitatean eta ekologian ekarpen handiak egin ditu. 30 liburu baino gehiago idatzi ditu eta 430 artikulu zientifiko baino gehiago publikatu ditu Nature edo Science bezelako aldizkari arrakastatsu eta prestigiotsuetan, hoietako hainbat historia osoan izan diren artikulu aipatuenen artean daude.[13]

Nobel sariak banatzen dituen Suediako Akademia Errealak Crafoord Saria eman zion, Nobel sariak jasotzen ez dituen arloak (biologia, matematikak, astronomia etb.) biltzeko sortutako saria. Wilsonek mundu osoko eta prestigio handiko beste 150 sari eta domina baino gehiago jaso ditu, horien artean Estatu Batuetako Zientzia Domina Nazionala, bi Pulitzer literatura sari (historia osoan soilik beste pertsona batek eskuratu ditu bi Pulitzer sari ez-fikzio mailan), Biologiako Sari Internazionala, Benjamin Franklin saria, Nierenberg Saria, TED saria, BBVA-ren Ezagutzaren Muga Saria, Kew-ren Nazioarteko Domina, etb.[14]

Horretaz gain, New York Times-en arrakastako autorea da, historia osoan egon den 100 zientifiko garrantzitsuenen zerrendan hautatua izan da eta bi animali espezie izendatu dira bere homenez.[15][16]

Wilson doktorearen ekarpen paregabeak ekologia, sistematika, kontserbazio eta portaeraren biologia, biogeografia eta filosofia etikoaren alorretara hedatzen dira. Ekologiaren oinarrizko ikerketaren eta aplikazio handienen oinarri diren rK hautaketaren eta uharteko biodibertsitatearen kontzeptuak Wilsonek proposatu zituen Princeton Unibertsitateko Robert McArthur zenarekin. Aurreneko kontzeptua funtsezkoa da biologia ebolutiboan, eta bigarrena, berriz, kontserbazioari eta biodibertsitateari buruzko lan guztien oinarria da. Wilson irakaslearen ekarpen orokorrak asmo handiko saiakera bat suposatzen du; kontzeptu-esparru bakar baten barruan jakintza-arlo desberdinak biltzea, natur zientzietatik gizarte zientzietara, eta humanitateetatik arteetara.

Biodibertsitatea, biofilia edo soziobiologia bezalako terminoen sortzailea, Wilson doktoreak The Encyclopedia of Life (EOL) ekimena jarri zuen abian, zientziak ezagutzen dituen 1,9 milioi espezieei buruzko informazioa jasotzen duen datu-base globala sortzeko helburuarekin. Gaur egun, ezagunak diren espezie ia guztiei buruzko informazioa biltzen du plataformak. Organismoaren ezaugarriei, neurriei, elkarreraginei eta bestelako datuei buruzko biltegi digital ireki eta bilakor honek nazioarteko 300 bazkide baino gehiago ditu mundu osoko erabiltzaileek Lurraren bizitzaren ezagutzarako sarbidea izan dezaten. Bere aldetik, Wilson doktoreak 400 inurri espezie berri baino gehiago aurkitu eta deskribatu ditu.[17]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956tik 1996ra, Wilson Harvardeko fakultatean aritu zen. Inurrien taxonomo gisa hasi zen eta beraien mikroeboluzioa ulertzen lan egin zuen. "Ziklo taxonomikoaren" teoria garatu zuen.[18]

1955ean doktoretza amaitu eta gero, soilik 26 urteko adinarekin, Wilson bere lehenengo doktorego lan zuzentzeak egiten hasi zen. William Bossert matematikariarekin lankidetzan aritu zen eta feromonen bidez inurrien komunikazioaren izaera kimikoa aurkitu zuen. 1960ko hamarkadan Robert MacArthur matematikari eta ekologo handiarekin lankidetzan aritu zen espezieen orekaren teoria garatzen. 1970eko hamarkadan, berak eta Daniel S. Simberloff-ek teoria hori Florida Keys-eko manglare uharte txikietan probatu zuten. Intsektu espezie guztiak desagerrarazi zituzten eta espezie berrien birpopulazioa ikusi zuten. Wilson eta MacArthur-en "The Theory of Island Biogeography" liburua testu ekologiko arrakastatsua eta klasikoa bihurtu zen.[19]

1971an, "The Insect Societies" liburua argitaratu zuen inurri, erle, liztor eta termitak bezalako intsektu sozialen biologiari buruzkoa. 1973an, Wilson "Intsektuen komisarioa" izendatu zuten Zoologia Konparatuaren Museoan. 1975ean, "Sociobiology: The New Synthesis" liburua argitaratu zuen, intsektuen portaeraren inguruko teoriak ornodunei eta, azken kapituluan, gizakiei aplikatuz. 1978an "On Human Nature" argitaratu zuen, biologiak giza kulturaren bilakaeran izan zuen rola jorratuz. Liburu honi esker bere lehen Pulitzer saria eskuratu zuen.[19]

Wilson entzuleei eskertzen die bere homenez izendatutako Biofilia Zentroa, Walton konderrian, Floridan.

1981ean, Charles Lumsdenekin kolaboratu ondoren, "Genes, Mind and Culture", gene eta kulturen arteko eboluzioaren teoria argitaratu zuen. 1990ean zientziaren historia osoaren maisulan handienetako bat kontsideratzen den "The Ants" liburua argitaratu zuen, Bert Hölldoblerrekin batera idatzia. Honekin bere bigarren Pulitzer saria irabazi zuen.[18]

1990eko hamarkadan "The Diversity of Life" (1992), "Naturalist" (1994) eta "Consilience: The Unity of Knowledge" (1998) lan handiak argitaratu zituen.[19]

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, Wilsonek Harvardeko Unibertsitatetik erretiratu zen ofizialki. Geroztik, han jarraitzen du irakasle emeritu eta entomologiako ohorezko komisario kargua betetzen eta beste liburu garrantzitsu asko idatzi ditu.[19]

Uharteko biogeografiaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biogeografia ekologikoko lan oso garrantzitsu hau R. H. MacCartur-ek eta E. O. Wilson-ek garatu zuten 1967an "The Theory of Island Biogeography" izenarekin. Uharte batean edo isolatutako biotopoan espezieen banaketari buruzko teoria berri bat erakusten du. Egileen arabera, lehendik dauden espezieen kopurua espezie etorkinen eta kolonizatzaileen eta autoktonoen arteko oreka dinamikoaren emaitza da, uhartearen azaleraren arabera. Geroztik teoria osagarriak garatu dira.

Soziobiologia, sintesi berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean Wilsonek "Sociobiology: The New Synthesis" argitaratu zuen, non egileak modu orokorrean lantzen ditu bilakaera biologikoaren teoria sintetikoaren baitan konpondu gabeko zenbait galdera problematiko. Wilsonek jokabide terminoari heltzeko modu berri bat eskaintzen digu hemen. Honi esker, jokabide altruistaz hitz egiten hasi zen. Ordura arte ikuspegi hori jaso jabekoa zen. Soziobiologiak azaldu du altruismoa existitzen dela, igortzen duen gizabanakoaren geneei mesede egiten dielako. Soziobiologiak hautespen naturalak norbanakoarengan eta ez taldearengan jarduten duela proposatzen du. Ugalketa arrakasta da norberaren geneak hurrengo belaunaldira pasatzeko gai izatea.

Soziobiologiarekin zenbait termino sortu ziren:

  • Jokabide soziala: gizabanakoak espezie bereko beste jatorri batzuekin alderatuta igortzen duena.
  • Ugalketa arrakasta: norbanako batek utzitako ondorengo kopurua. Belaunaldi batetik bestera igarotzen den gene propioen kopurua, ez bakarrik norberaren burua banan-banan erreproduzituz, baizik eta anai, iloba, biloba, lehengusu etb.-ren kopurua ere kontuan hartuta.
  • Harreman genetikoa edo ahaidetasun genetikoa: portaera amak eta semeak komunean dituzten geneen arteko erlazioarekin azaltzen da. Adibidez, intsektu sozialetan (erleak, inurriak, termitak etb.), ahizpek partekatutako gene kopurua % 75-koa da. Seme-alaben artean, berriz,% 50a partekatuko lukete. Eta anaiekin geneen% 25a. Horrela, himenopteroen ordenari dagokion antzinako dilema argitzen da.

Lanak (ingelesez)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Character displacement, William Brown Jr-ekin batera, 1956an, zientziaren historian artikulu aipatuenetarikoa.[20][21]
  • The Theory of Island Biogeography, 1967, Princeton University Press (2001 reprint), ISBN 0-691-08836-5, with Robert MacArthur|Robert H. MacArthur
  • The Insect Societies, 1971, Harvard University Press, ISBN 0-674-45490-1
  • Sociobiology: The New Synthesis 1975, Harvard University Press, (Twenty-fifth Anniversary Edition, 2000 ISBN 0-674-00089-7)
  • On Human Nature, 1979, Harvard University Press, ISBN 0-674-01638-6, winner of the 1979 Pulitzer Prize for General Nonfiction.
  • Genes, Mind and Culture: The coevolutionary process, 1981, Harvard University Press, ISBN 0-674-34475-8
  • Promethean fire: reflections on the origin of mind, 1983, Harvard University Press, ISBN 0-674-71445-8
  • Biophilia, 1984, Harvard University Press, ISBN 0-674-07441-6
  • Success and Dominance in Ecosystems: The Case of the Social Insects, 1990, Inter-Research, ISSN 0932-2205
  • The Ants, 1990, Harvard University Press, ISBN 0-674-04075-9, Winner of the 1991 Pulitzer Prize, with Bert Hölldobler
  • The Diversity of Life, 1992, Harvard University Press, ISBN 0-674-21298-3, The Diversity of Life: Special Edition, ISBN 0-674-21299-1
  • Biophilia hypothesis|The Biophilia Hypothesis, 1993, Shearwater Books, ISBN 1-55963-148-1, with Stephen R. Kellert
  • Journey to the Ants|Journey to the Ants: A Story of Scientific Exploration, 1994, Harvard University Press, ISBN 0-674-48525-4, with Bert Hölldobler
  • Naturalist (book)|Naturalist, 1994, Shearwater Books, ISBN 1-55963-288-7
  • In Search of Nature, 1996, Shearwater Books, ISBN 1-55963-215-1, with Laura Simonds Southworth
  • Consilience: The Unity of Knowledge, 1998, Knopf, ISBN 0-679-45077-7
  • The Future of Life, 2002, Knopf, ISBN 0-679-45078-5
  • Pheidole in the New World: A Dominant, Hyperdiverse Ant Genus,[22] 2003, Harvard University Press, ISBN 0-674-00293-8
  • From So Simple a Beginning: Darwin's Four Great Books. 2005, W. W. Norton.
  • The Creation: An Appeal to Save Life on Earth, September 2006, W. W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-06217-5
  • Nature Revealed: Selected Writings 1949-2006, ISBN 0-8018-8329-6
  • The Superorganism: The Beauty, Elegance, and Strangeness of Insect Societies, 2009, W.W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-06704-0, with Bert Hölldobler
  • Anthill: A Novel, April 2010, W. W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-07119-1
  • Kingdom of Ants: Jose Celestino Mutis and the Dawn of Natural History in the New World, 2010, Johns Hopkins University Press, Baltimore, with José María Gómez Durán
  • The Leafcutter Ants: Civilization by Instinct, 2011, W.W. Norton & Company, Inc. ISBN 978-0-393-33868-3, with Bert Hölldobler
  • The Social Conquest of Earth, 2013, Liveright Publishing Corporation, New York, ISBN 0871403633
  • Letters to a Young Scientist, 2014, Liveright, ISBN 0871403854
  • The Meaning of Human Existence, 2014, Liveright, ISBN 0871401002
  • The Meaning of Human Existence, 2014, Liveright, ISBN 0871401002
  • Half-Earth, 2016, Liveright, ISBN 978-1-63149-082-8
  • The Origins of Creativity, 2017, Liveright, ISBN 978-1-63149-318-8
  • Genesis: The Deep Origin of Societies, 2019, Liveright; ISBN 1-63149-554-2
  • Tales from the Ant World, 2020, Liveright, ISBN 9781631495564
  • Naturalist: A Graphic Adaptation November 10, 2020, Island Press; ISBN 978-1610919586

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.bbc.co.uk Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  2. (Ingelesez) «E.O. Wilson on Darwin and Evolution» www.wbur.org Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  3. (Gaztelaniaz) «Edward O. Wilson, un naturalisata moderno» Espores 2012-10-23 Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  4. (Ingelesez) «E.O. Wilson at 90: The conservation legend shares dreams for the future» Environment 2019-06-10 Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  5. «Premio al Darwin del siglo XXI | Ciencia | elmundo.es» www.elmundo.es Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  6. (Gaztelaniaz) «Por qué el "heredero de Darwin" quiere dejar la mitad de la Tierra a otras especies» BBC News Mundo 2014-11-17 Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  7. (Ingelesez) Mithen, Steven. How Fit Is E.O. Wilson’s Evolution?. ISSN 0028-7504. Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  8. «Darwin's natural heir | Science | The Guardian» amp.theguardian.com Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  9. (Gaztelaniaz) «Edward O. Wilson, el 'inventor' de la biodiversidad» XLSemanal 2016-07-17 Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  10. (Gaztelaniaz) «Edward Wilson habla del hombre, la biodiversidad y las hormigas» BBC News Mundo 2010-06-18 Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  11. (Ingelesez) «A conversation with the world's leading expert on ants, Dr. E. O. Wilson» World Wildlife Fund Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  12. (Gaztelaniaz) Interesante, Muy. (2008-01-04). «E. O. Wilson:» MuyInteresante.es Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  13. (Ingelesez) «Edward O. Wilson» mcz.harvard.edu Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  14. (Ingelesez) King Faisal Prize. Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  15. (Ingelesez) «New antbird named after E.O. Wilson -- BirdWatchingDaily.» BirdWatching Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  16. (Ingelesez) «Mozambique: New bat species discovered in Gorongosa National Park |» Macau Business 2020-08-18 Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  17. (Ingelesez) E.O. Wilson Biodiversity Foundation » The Perfect Gift for E.O. Wilson. Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  18. a b (Ingelesez) «Edward O. Wilson, Ph.D.» Academy of Achievement Noiz kontsultatua: 2020-12-26.
  19. a b c d (Ingelesez) E.O. Wilson Biodiversity Foundation » E.O. Wilson. Noiz kontsultatua: 2020-12-27.
  20. «WLB_Obit» si.edu.
  21. «Character displacement» Academic Dictionaries and Encyclopedias.
  22. «Pheidole in the New World» harvard.edu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]