Edukira joan

Roberto Goyeneche

Wikipedia, Entziklopedia askea
Treuiller (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:52, 20 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Roberto Goyeneche

Bizitza
JaiotzaUrdinarrain (en) Itzuli1926ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1994ko abuztuaren 27a (68 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of the Argentine Society of Authors and Composers (en) Itzuli
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta gitarra-jotzailea
Izengoitia(k)Polaco
Genero artistikoatangoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0333059 Allocine: 10264 Allmovie: p28021
Musicbrainz: 03da2ea1-bf64-4052-a15e-d18c6f9f637a Discogs: 777464 Find a Grave: 7049082 Edit the value on Wikidata

Roberto Emilio Goyeneche, euskal grafiaz Roberto Emilio Goienetxe (Saavedra, 1926ko urtarrilaren 29a - Buenos Aires, 1994ko abuztuaren 27a) argentinar tango abeslaria izan zen. Euskal jatorria zuen,[1] Nafarroakoa hain zuzen ere. El Polaco ("Poloniarra") ezizenaz ezaguna zen, ileoria eta mehea baitzen, garai hartako Argentinako poloniar emigrante ugariren antzera.

Roberto Goyeneche eta Aníbal Troilo.

Hasieran Carlos Gardel ospetsuaren estiloan abesten hasi zen, baina gerora bere berezko estiloa garatu zuen. 1944an, hemezortzi urterekin, Raúl Kaplúnen orkestran sartu eta Radio Belgrano irratian abesten hasi zen. 1952an, Horacio Salgán musikari eta piano-jotzailearekin batera abesten hasi zen.

1956an bere lagunmina Aníbal Troiloren orkestran abesten hasi eta harekin 26 abesti grabatu zituen. 1963an, bakarkako ibilbideari ekin zion; garai hartan, Ástor Piazzollaren Balada para un loco abestu zuen lehen kantaria izan zen.

1980ko hamarkadan Fernando Solanas zinema zuzendariaren El exilio de Gardel eta Sur filmetan agertu zen. 1994ko abuztuaren 27an hil zenean, artean jardunean zirauen tango abeslaririk garrantzitsuena zen. Buenos Aires hiriko Saavedra auzoan haren omenezko kale bat dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. El Tango y los vascos, euskosare.org

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]