Arrate Illaro
Itxura
Arrate Illaro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getxo, 1989 (34/35 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Arrate Illaro Etxebarria (Getxo, 1989) bizkaitar bertsolaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen[1] eta Euskaraldiaren koordinatzailea izan da orain arteko edizioetan[2][3].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leioako ikastolan hasi zen bertsotan[1] eta 2006an Bizkaiko eskolartekoan bigarren egin ondoren Euskal Herrikoa irabazi zuen[4]. 2010an, 2012an eta 2018an Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoak jokatu zituen.
2013an Sardinian Jon Sarasuarekin batera bertso saioa osatu zuen Paulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolaturiko topaketa batzuetan[5].
2018tik aurrera Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da[1].
Bertso-txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Txapelketa:
- finalaurrekoak (3): 2010, 2012, 2018
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- Txapelduna (1): 2006
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa
- Txapeldun ordea (1): 2006
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arrate Illaro Etxebarria - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. ««Euskaraldia ez da aldekotasuna adierazteko kanpaina bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- ↑ Regadas, Leire. Arrate Illaro: 'Euskaraldian baieztatu dugu euskararen transmisioa emakumeen esku dagoela'. (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- ↑ «Txomin Elosegik eta Arrate Illarok jantzi dituzte eskolarteko txapelak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- ↑ «Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |