Serafima Hopner
Serafima Hopner | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kherson, 1880ko martxoaren 26a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Heriotza | Mosku, 1966ko martxoaren 25a (85 urte) | ||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | Doctor of Historical Sciences (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria, politikaria eta historialaria | ||
Lantokia(k) | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Enplegatzailea(k) | Marx-Engels-Lenin Institute (en) | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala Sobieten Komite Exekutibo Zentrala All-Union Society of Old Bolsheviks (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Serafima Ilinitxna Hopner (errusieraz: Серафима Ильинична Гопнер, ukraineraz: Серафи́ма Іллі́вна Го́пнер Serafima Illivna Hopner; 1880–1966) Ukrainan jaiotako militante boltxebike judua izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1901tik zirkulu marxisten kide, eta 1903tik Alderdi Komunistako militantea izan zen. Odesan eta Nikolaieven lan politikoa egindakoa. 1910an erbestera egin behar izan zuen, Parisera. Lehen Mundu Gerran zehar, posizio internazionalistan lerratu zen, eta Frantzian gudaren kontrako propaganda egin zuen. 1916an Errusiara ilegalki itzuli zen, eta bere lan politikoa zela eta, noizbait-nonbait atxilotua izan zen[1].
1917an Zvezda (“Izarra”) aldizkariko langile egin zen, eta Alderdi Boltxebikearen Zazpigarren Biltzar Nagusiko ordezkari izan zen. Urriko Iraultza Sozialistaren ostean, Ukrainan botere sobietara sendotzen egin zuen lan. 1918ko irailean, aste batzuez Ukrainako Alderdi Boltxebikearen buru izan zen, eta Ukrainako Armada Gorrien hezitzaile politiko baita. 1920 eta 1925 artean agitazioan lan egin zuen hainbat hiritan eta 1925 eta 1927 artean Zhetnodelen Prentsa departamenduaren burua izan zen[1].
1927 eta 1928 artean Ukrainako Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide izan zen; eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako hainbat Biltzar Nagusitarako ordezkari ere izan zen. 1927 eta 1929 artean Ukrainako Vseukrajinski Proletarii (“Ukraina Osoko Langileak”) eta Kommunist aldizkariak ateratzen lagundu zuen. Internazional Komunistan ere lan egin zuen, 1935ean, Kominternen VII Biltzar Nagusiko ordezkari izan zen[1].
1934an Historia Doktore titulua lortuta, 1938 eta 1945 atean Istoritxeskogo Zhurnal (“Historia-Kazeta”) aldizkarian lan egin zuen. 1933an Leninen Ordenaren Saria irabazi zuen, eta 1960an Lan Sozialistaren Heroi izendatua izan zen. 1966an hil zen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1880ko jaiotzak
- 1966ko heriotzak
- Errusiako Iraultzako biografiak
- Ukrainako juduak
- Errusiako politikariak
- Errusiako komunistak
- Ukrainako politikariak
- Ukrainako komunistak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Emakume politikariak
- Parisko Unibertsitateko ikasleak
- Moskun hildakoak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Boltxebike Zaharrak