Edukira joan

Cree (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:34, 3 uztaila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Cree

Nēhiyaw kanpamendua, Vermiliondik gertu, 1871. urtean.
Biztanleak guztira
200.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Kanada, Estatu Batuak
Hizkuntza
Cree, ingelesa, frantsesa
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Ojibwak, innuak

Cree[1] (ahoskeraz kriː, cree hizkuntzaz Nēhilawē[2] edo «gure hizkuntzaz aritzen direnak») Ipar Amerikako jatorrizko herrietako bat da, europarrak iritsi baino lehenago lurralde zabal batean bizi zena. Creen lurrek Kanada ekialdeko itsasertzetik ia mendebaldekoraino hedatzen ziren, eta Estatu Batuetan Minnesota, Ipar Dakota eta Montana hartzen zituzten.

Gaur egun Kanadan bizi diren 200.000 kide inguru dira. Gehienak Superior lakuaren ipar eta mendebaldean bizi dira, Ontario, Manitoba, Saskatchewan, Alberta eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeetan. 38.000 inguru Quebecen bizi dira.

Estatu Batuetan, berriz, batez ere Montanan bizi dira, Ojibwa etniarekin partekatzen duten erreserba batean.

Cree etnia zortzi talde nagusitan banatuta dago:

Sakontzeko, irakurri: «Cree hizkuntza»

Cree hizkuntza (cree-montagnais eta cree-montagnais-naskapi izenez ere ezaguna) hizkuntza algonkinetako bat da. 117.000 hiztun inguru ditu Kanadan, Ipar-mendebaldeko lurraldeetatik Labrador penintsularaino[3]. Hiztun ugari izan arren, Ipar-mendebaldeko lurraldeetan baino ez da ofiziala[4].

Cree ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Victor G. Hopwood: David Thompson: Travels in Western North America 1784-1812, Macmillan of Canada, Toronto (1971), 109. orrialdea.
  3. Kanada: 2006ko errolda
  4. Ipar-mendebaldeko lurraldeetako hizkuntz ofizialaren Legea, 1988

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]