Edukira joan

Zientzia Museoa (Londres)

Koordenatuak: 51°29′51″N 0°10′29″W / 51.4975°N 0.1747°W / 51.4975; -0.1747
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zientzia Museoa (Londres)
Science Museum Group
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Londresko esparruaSouth Kensington
Koordenatuak51°29′51″N 0°10′29″W / 51.4975°N 0.1747°W / 51.4975; -0.1747
Map
Historia eta erabilera
Commodate 1977
Inaugurazioa1857
ZuzendariaIan Blatchford (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaRichard Allison
Zerbitzuakaccessible toilet
Bisitariak urtean2.989.000
Kontaktua
HelbideaExhibition Road, South Kensington, London, SW7 2DD
Webgune ofiziala
Garraiobideen eremua.

Zientzia Museoa (ingelesez: Science Museum) Londreseko museo ezaguna da, zientzia eta teknologiaren historiaren inguruko gaiak aurkezten dituena. Kensington eta Chelseako Exhibition Road kalean kokaturik dago beste bi museo handirekin batera, Historia Naturalaren Museoa eta Victoria and Albert Museum hain zuzen ere. Urtero 3'3 milioi bisitari izaten ditu, Londrsko museo bisitatuenetakoa bihurtuz.

Historia

1857an ireki zutuen ateak, Bennet Woodcroftek 1851an Erakusketa Unibertsalerako bildutako obejtu ugari erakusteko asmoz. Hasiera batean Victoria and Albert Museumen parte zen baina 1858an banatu eta Patenteen Museoa izena hartu zuen. 1885ean Zientziaren Museoa izena hartu zuen eta erabateko independentzia 1909an lortu zuen.

Gaur egungo eraikina XX mende hasierakoa da. 1913an hasi ziren eraikitzen eta 1928an bukatu zituzten lanak. 1961-63 artean erdiko blokea gehitu zitzaion eta 1980 eta 2000an gehikuntza berriak egin zizkioten.

2012an Manchesterko Zientzia eta Industria Museoarekin egin zuen bat.

Solairuak

  • Sotoa: Lorategia eta etxeko bizitza sekretua.
  • Behe-solairua: Zer da Berria zientzian?, Energiaren aretoa, Espazioaren ikerketa, Zubia, IMAX 3D zinema, Mundu modernoa sortzen, Antzokia...
  • Lehen solairua: Nekazaritza, Materialen erronka, Kosmosa eta kultura, Erlojuak...
  • Bigarren solairua: Ordenagailuak, Energia, Matematika eta Atmosfera.
  • Hirugarren solairua: Hegaldiak, Osasuna, Etorkizunean, XVIII mendeko zientzia...
  • Laugarren solairua: Medikuntzaren historia.
  • Bosgarren solairua: Medikuntzaren artea eta zientzia eta Albaitaritzaren historia.

Bilduma

300.000 objetutik gora daude Zientziaren Museoan. Batzuk benetan dira aipagarriak, esate baterako honako hauek:

  • The Rocket: George Stephensonen makina.
  • Puffing Billy: Lurrun biezko lokomotora zaharrena.
  • Old Bess: James Watt-ek 1777an eraikitako lurrun makina, existitzen den zaharrena.
  • Watson eta Crick-en ADNaren eredua.
  • Charles Babbage-ren makina diferentziala: funtzio polinomikoak kalkulatzeko makina.
  • Long Now erlojua: 10.000 urtetan ordua emateko diseinaturiko erlojua.
  • Foucaulten pendulu originala.
  • Apollo 10en modulua: Ilargiaren orbitara iritsi zen lehen misio tripulatua.
  • XX mende hasierako hainbat hegazkin; Vickers Vimy (1919), Spitfire, Hurricane...

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Exhibition Road, London SW7 2DD
  • Ordutegia: 10:00 - 18:00
  • Metro geltokia: South Kensington

Ikus, gainera

Kanpo estekak