Guillem Timoner Obrador
Guillem Timoner Obrador | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Felanitx, 1926ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2023ko abuztuaren 17a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Guillem Timoner Obrador (gaztelaniaz: Guillermo Timoner) (Felanitx (Mallorca), 1926ko martxoaren 24 - Madril, 2023ko abuztuaren 17) pistako txirrindulari balearra izan zen, eta lehiatu zen 1941 eta 1968 urteen artean. Sei aldiz izan zen munduko txapeldun motor atzeko txirrindularitzan. Haren anaia Antoni ere txirrindulari profesionala izan zen. 1983an, ordurako 15 urte zeramala erretiraturik, itzuli lehiaketara eta hurrengo urtean Espainiako txapelketa irabazi zuen, 58 urte zituela.
Sei aldiz munduko txapeldun
Pistan lehiatu zen batez ere, baina nabarmendu, motor atzeko txirrindularitzan nabarmendu zen. Espezialitate horretan sei aldiz irabazi zuen Munduko txapelketa —Milan (1955), Amsterdam (1959), Leipzig (1960), Milan (1962), Paris (1964) eta Donostia (1965). Urte batzuk geroago, 2006n, beste txirrindulari balear batek, Joan Llanerasek, berdindu egin zuen haren balentria. Orobat, Timoner munduko azpitxapeldun izan zen birritan —Kopenhage (1956) eta Paris (1958)—, Europako txapeldun behin eta Espainiako txapeldun 24 aldiz.
Felanitx haren jaioterrian kale bat eta kiroldegi bat daude Guillem Timoner izenarekin. Horrezaz gain, herriak kale-eskultura bat eskaini zion txirrindulari ohiari.