Edukira joan

Juan Antonio Bardem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:54, 25 urria 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Juan Antonio Bardem

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Antonio Bardem Muñoz
JaiotzaMadril1922ko ekainaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2002ko urriaren 30a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaRafael Bardem
AmaMatilde Muñoz Sampedro
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEl Pilar Ikastetxea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0054219 Allocine: 22091 Allmovie: p80681
Discogs: 1631323 Find a Grave: 6938529 Edit the value on Wikidata

Juan Antonio Bardem Muñoz (Madril, 1922ko ekainaren 2a - ibidem, 2002ko urriaren 30a) zinema zuzendari espainiarra izan zen.

1950eko hamarkadan Espainian sortu zen zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen. Luis García Berlanga eta Miguel Mihurarekin batean, Bienvenido, Mister Marshall (1952) film gogoangarriaren gidoia egin zuen. Cómicos (1953) eta Felices Pascuas (1954) filmen ondoren, Madrilgo goi-burgesiaren azterketa kritikoa egin zuen Muerte de un ciclista lanean (1955). Hurrengoa probintzietako hiri koxkor batean kokatu zuen: Calle Mayor (1956).

Gerora, film asko egin ditu, hala nola Sonatas (1959), A las cinco de la tarde (1960), A. Sastreren gidoiarekin, Nunca pasa nada (1963) eta El puente (1975). 1976an, Madrilen gertatu zen abokatu, eta sindikalisten hilketaren kronika egin zuen 1978an: Siete días de enero.

1980ko hamarkadan, Espainiako pertsonaia ospetsuei buruzko telesailak egiten hasi zen: Lorca, muerte de un poeta (1987), Ian Gibson eta Mario Camusen gidoiarekin, eta El joven Picasso (1992).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]