Buffalo Bill
Buffalo Bill | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Frederick Cody |
Jaiotza | Le Claire, 1846ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Denver, 1917ko urtarrilaren 10a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Lookout Mountain (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Isaac Cody |
Ama | Mary Ann Bonsell Laycock |
Ezkontidea(k) | Louisa Frederici (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, antzerki aktorea, frontiersman (en) , enpresaburua, zirkuko artista, showmana eta ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | soldadu soil |
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila |
buffalobill.org | |
| |
William Frederick Buffalo Bill Cody (1846ko otsailaren 26a, LeClaire udalerritik hurbil, Iowa – 1917ko urtarrilaren 10a, Lookout Mountain, Golden, Colorado) estatubatuar gudaria, bufalo ehiztaria, ikuskizun antolatzailea eta plazagizona izan zen. Mendebalde Urruneko pertsonaia ezagunenetakoa izan zen.
Gaztetan denetarik egin zuen: zamalaria, mezularia, Pony Expresseko langilea, gidaria, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Batasunaren aldeko gudaria, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako esploratzailea, bufalo ehiztaria (bere ezizena hortik zetorren), ostalaria... guzti honek Mendebalde Urruna ongi ezagutzeko beta eman zion.[1]
Buffalo Bill's Wild West
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1883an "Buffalo Bill's Wild West" ("Buffalo Billen Mendebalde Basatia") ikuskizuna sortu zuen.[1] Bertan, eta beste askoren artean, Zezen Eseria buruzagiak eta hogeiren bat sioux gudarik parte hartu zuten. Ikuskizun honetan benetako indiar eta cowboyak parte hartzen zuten. Ikuskizun hau Europan zehar ere jardun zuen, honek Mendebalde Urruna mundu mailan ezagun bilakatzen asko lagundu zuelarik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Buffalo Bill 1865ean 19 urte zituela.
-
1880ean 35 urterekin.
-
Buffalo Bill's Wild West ikuskizunaren iragarkia.
-
Zezen Eseria eta Buffalo Bill 1885ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b William “Buffalo Bill” Cody. (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buffalo Bill |
- Buffalo Bill museoa (Ingelesez)