Morris
Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice de Bévère |
Jaiotza | Kortrijk, 1923ko abenduaren 1a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Brusela eta Brusela, 2001eko uztailaren 16a (77 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: altueratik erortzearen ondoriozko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Joseph College, Aalst (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, gidoilaria, film-zuzendaria, marrazkilaria, ilustratzailea eta karikaturagilea |
Enplegatzailea(k) | Dupuis |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Marcinelle school (en) ligne claire (en) |
Izengoitia(k) | Morris |
| |
Maurice de Bevere edo "Morris" ezizenez ezagunagoa (Kortrijk, Flandria, 1923ko abenduaren 1a - 2001eko uztailaren 16a) komiki marrazkilari belgikarra izan zen.
"Lucky Luke" pertsonaia ezagunaren sortzailea dugu.
Istripuzko eroriko baten ondorioz hil zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belgikako Kortrijk herrian jaioa, Morris, "Compagnie Belge d'Actualités animation studios (CBA)"n hasi zen marrazten. Hauek, sortu berriak ziren estudioak ziren. Bertan Peyo eta André Franquinekin egin zuen topo. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, estudio hauek itxi egin behar izan zuten. Morris, orduan, "Het Laatste Nieuws" egunkari flandriarrarentzat lanean hasi zen, marrazkigile bezala. Baita Dupuisen "Le Moustique" astekariarentzat ere. Azken honentzat, 250 azal eta beste hainbat marrazki egin zituen, zine izarren karikaturak, batipat.
Lucky Luke
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morrisek bere pertsonaiarik ospetsuena, Lucky Luke, 1946. urtean asmatu zuen. 1955etik aurrera, pertsonaia honi buruzko komikiak egiteko, René Goscinny komiki gidoilari frantziarraren laguntza izan zuen. Eta Goscinny bera izan zen Lucky Luken komikien gidoilaria, 1977. urtean hil zen arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morris |