Patricia Nell Warren
Patricia Nell Warren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Helena, 1936ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles Deer Lodge |
Heriotza | Sherman Oaks, 2019ko otsailaren 9a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stephens College (en) Manhattanville University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, eleberrigilea, kazetaria, idazlea eta LGBT ekintzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Patricia Nell Warren, Patricia Kilina (ukraineraz: Патриція Килина, translit.: Patrytsia Kylyna) izengoitiaz ere ezaguna, (Helena, 1936ko ekainaren 15a – Los Angeles, 2019ko otsailaren 9a) estatubatuar idazle, kazetari, argitaratzaile eta itzultzailea izan zen, ingelesez eta ukraineraz idatzi zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko ekainaren 15ean jaio zen Montanako Helena hirian, Con eta Nell Warrenen familian. Neba bat zuen, Conrad[1]. Hamar urterekin hasi zen idazten eta hemezortzi urterekin lortu zuen lehen aitorpena, Atlantic aldizkariko lehiaketa irabazi zuenean[2].
1955ean arteetan graduatu zen Stephens Unibertsitatean eta 1957an ingeles hizkuntzan lizentziatu zen New Yorkeko Manhattanville Unibertsitatean[1].
1957an Yuriy Tarnawsky ukrainar-estatubatuar poetarekin ezkondu zen. Ukrainera ikasi zuen eta New York Taldeko ukrainar poeta emigrante gazteekin elkartu zen. Beraien argitalpen kolektiboaren parte gisa, ukranieraz poesia idazten eta argitaratzen hasi zen[3]. Kylyna izengoitia Lesia Ukrainkaren Lisova pisnia antzerki-lanetik hartu zuen[4].
1959an, Warren Reader's Digesten hasi zen lanean eta 21 urte eman zituen bertan; aldizkariko zein Condensed Book Clubeko editore bihurtu zen[1]. 1971n lehen eleberria argitaratu zuen, The Last Centennial[5]. 1973an dibortziatu zen, New York Taldea utzi zuen eta ez zuen beste inoiz ukraineraz idatzi[6].
1968an Bostongo maratoian parte hartu zuten lehen emakumeetako bat izan zen[7].
1974an bigarren eleberria argitaratu zuen, The Front Runner[8]. Bi hamarkada geroago, Warrenek beste bi eleberri gehitu zizkion sailari, Harlan's Race (1994) eta Billy's Boy (1996)[1]. Gainera, 1974an armairutik irten zen lesbiana gisa[8].
1976an, Warrenek hirugarren eleberria argitaratu zuen, The Fancy Dancer, eta 1978an laugarrena, The Beauty Queen[1].
1980an, Reader's Digesten lana utzi zuen lanaldi osoko idazle izateko. 1991n beste eleberri bat argitaratu zuen, One Is the Sun[1].
2019ko otsailaren 9an hil zen, 82 urte zituela, birikako minbiziarekin ia hiru urtez borrokatu ostean[9][10].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trahedia dzhmeliv (1960)
- Legendy i sny (1964)
- Rozhevi mista (1969)
- The Last Centennial (1971)
- The Front Runner (1974)
- The Fancy Dancer (1976)
- The Beauty Queen (1978)
- One is the Sun (1991)
- Harlan's Race (1994)
- Billy's Boy (1997)
- The Wild Man (2001)
- Torero (2004)
- My West: Personal Writings on the American West (2011)
- Virgin Kisses (2022, hil ostekoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Nelson, Emmanuel S. (2009). Encyclopedia of Contemporary LGBTQ Literature of the United States. ABC-CLIO, 634-636 or. ISBN 031334860X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Chin, Alan. «Interviewing Patricia Nell Warren: The Pioneer» Lambda Literary 2010-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «From Beginning to New Beginning: A Cycle of Poetry» Lodestar Quarterly 6 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ukraineraz) Ковалів, Юрій. «Моя доля — бути блискавкою…» Всесвiт 2020-05-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-10-25) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «Pat Kilina Has First Novel On the Market» Svoboda 1971-11-26 (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
- ↑ (Ingelesez) «Patricia Nell Warren» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Zeigler, Cyd Jr. «Still A Front Runner» Outsports jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-07) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ a b (Ingelesez) Edwards-Stout, Kergan. «Legendary Author Patricia Nell Warren: Ever the Front Runner» Huffpost 2013-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Browning, Bil. «Author & all around wonderful woman Patricia Nell Warren finishes her race» LGBTQ Nation 2019-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Ocamb, Karen. «Patricia Nell Warren, author of ‘The Front Runner,’ dies at 82» Washington Blade 2019-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936ko jaiotzak
- 2019ko heriotzak
- Montanarrak
- Los Angelesen hildakoak
- Ameriketako Estatu Batuetako eleberrigileak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Ukrainerazko idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako kazetariak
- Emakume kazetariak
- Ameriketako Estatu Batuetako itzultzaileak
- Emakume itzultzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako argitaratzaileak
- Emakume argitaratzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT pertsonak
- LGBT idazleak
- Lesbianak
- Birikako minbiziaren ondorioz hildakoak