A Walk in the Clouds

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
A Walk in the Clouds
Filma
Jatorrizko izena A Walk in the Clouds
Urtea 1995
Generoa film dramatikoa
film erromantikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Italia
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Four Steps in the Clouds
Iraupena 98 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia eta Ipar Carolina
Narratibaren kokalekua Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alfonso Arau
Gidoigilea(k) Robert Mark Kamen
Antzezlea(k)
Keanu Reeves
Aitana Sánchez-Gijón
Anthony Quinn
Giancarlo Giannini
Angélica Aragón
Freddy Rodriguez
Debra Messing






Ekoizpena
Ekoizlea David Zucker
Jerry Zucker

Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Don Zimmerman
Bestelako lanak
Musikagilea Maurice Jarre
Argazki-zuzendaria Emmanuel Lubezki
Kanpo loturak

A Walk in the Clouds (euskaraz Paseoa Lainoetatik) 1995eko Alfonso Arau mexikar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. 1942ko Quattro passi fra le nuvole (Lau Pausu Lainoetatik) italiar filmean oinarritua dago. Keanu Reeves, Aitana Sánchez-Gijón, Giancarlo Giannini, Anthony Quinn, Angélica Aragón, Evangelina Elizondo, Freddy Rodriguez eta Debra Messing aktoreek antzeztu zuten.

Maurice Jarre frantziar musikagile ospetsuaren soinu bandak Jatorrizko soinu banda onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Paul Sutton (Keanu Reeves) soldadu gaztea AEBetako San Frantzisko hirira itzuli, eta bertan, haurdun dagoen eta ondorioz Kaliforniako Napa haraneko bere jaiotetxera itzultzeko beldur den Victoria Aragón (Aitana Sanchez-Gijon) izeneko mexikar-estatubatuar neska gazte eder bat ezagutu du. Paulek neskaren jenio biziko aitari aurre egiteko eta neskari etxera laguntzeko asmoz bere burua larrialdi konponbide baterako aurkeztuko du: biak senar-emazteak direlako itxura egin, ondoren inorri esan gabe hanka egin eta berau gaizto gisa gelditu.

Baina gauzak ez dira bikoteak espero bezala jazoko, Victoria inguruko mahastietako nagusiaren (Anthony Quinn) hiloba da eta familiaren egoera ezegonkorra eta neskarengatik sortu zaion maitasunaren ondorioz, mutilak hura lagatzea ezinezkoa egingo zaio. Bien arteko pasioa uztaren errituaren sentsualitatearekin batera piztean, elkarrekin batera egoteko denen aurka borrokatu beharko diren harreman bati ekin diotela jabetuko dira, aurretik mutila jada ezkondua dagoela jakin arren.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]