Ablatibo
Ablatiboa izenaren kasuetako bat da, batez ere abiapuntua –lekuzkoa zein denborazkoa– adierazten duena.[1] Izena latinezko ablatus hitzetik dator, auferre edo "asaldatu" aditzaren partizipio pasibo burutua.[2]
Kasu horrek izen bizigabeekin -(e)tatik (mugagabean), -(e)tik (singularrean), -etatik (pluralean) eta -otatik (plural hurbilean) atzizkiak erabiltzen ditu, eta, bizidunekin, -(r)engandik (mugagabean), -a(ren)gandik (singularrean), -engandik (pluralean) eta -ongandik (plural hurbilean): Bihartik aurrera. Zein etxetatik abiatu da? Ez nuen adiskide harengandik halakorik espero.
Euskaraz gain, zenbait indoeuropar hizkuntza malgukaritan (adibidez, latinez edo sanskritoz), uraldar hizkuntzetan (finlandieraz edo hungarieraz) edota altaitar hizkuntzetan (turkieraz) ere erabiltzen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ The Latin Library. The Ablative. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |