Adelina Méndez de la Torre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:54, 27 otsaila 2021
Adelina Méndez de la Torre

Bizitza
JaiotzaCastropol1871ko otsailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBilbo1960ko urtarrilaren 20a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta pedagogoa
KidetzaEusko Ikaskuntza

Adelina Méndez de la Torre (Castropol, Asturias, 1871ko otsailaren 6-Bilbo, 1960ko urtarrilaren 20) maistra, pedagogoa eta intelektual asturiarrak Bilboko hezkuntzaren antolaketan eragin handia izan zuen. 1918an, Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzaren lehen batzarrean parte hartu zuen emakume bakarra izan zen.[1] Sasoi hartako hezkuntzari eta, hortaz, gizarteari, Adelinak egindako ekarpena ezinbestekoa izan zen.

Biografia

Asturiasko ipar-mendebaldean jaioa, Adelinak Madrilen egin zituen bere ikasketak. Lehen hezkuntzako maistra titulua bikain kalifikazioarekin lortu zuen.

1897an, orduan eraikitzen ari zen Kontxa eskolan lanpostu bat eskuratu zuen eta Bilbon finkatu zen. Gogor aritu zen lehen hezkuntza berritzen, arlo teorikoan eta praktikoan. Goi mailako irakaskuntzako irakasle ere izan zen eta Bilboko Maisuen Eskola Normaleko pedagogoa eta zuzendaria.[2]

Irakasle normalista modura zeukan prestakuntza sendoaz gain, atzerrian ere ikasi zuen eta bekak lortu zituen Italia, Suitza eta Frantziako irakaskuntza zentro ospetsuetan. Europako beste herrialde batzuetako esperientzia berritzaileenak ezagutu zituen eta Bilbora ekarri zituen Hezkuntza Berriko ideia pedagogikoak, psikopedagogia zientifikoarenak, paidologiarenak eta higienismoarenak. Bestetik ere, udalaren ekimenaren eta kudeaketaren garrantzia defendatu zuen eskolarekin lotutako gaietan.

1918an, Oñatin egin Eusko Ikaskuntzaren lehen batzarrean parte hartu zuen emakume bakarra izan zen.[3] Gerra zibilarekin halabeharrez erretreta hartu behar izan zuen.

Ideiak

Adelina Méndezen ustez lehen mailako irakaskuntzan beharrezkoa zen inguruko ezaugarrietan oinarritzea, besteak beste, bertako ohituretan eta hizkuntzan, Euskal Herriko kasuan euskara. Horregatik, irakasleak euskaldunak izan behar ziren. Modu batez gero euskal eskola publikoaren eredua eta ikastolak azaldu zituen.

Obra

Bere lan gehienak eskolan erabiltzeko izan ziren.[4]

  • 1900: Biblioteca Instructiva. Historia. Provincias Vascongadas.
  • 1918: Historia de Vizcaya, bi liburukitan
  • 1907: “Cuadernos Pedagógicos” sailari hasiera eman zion:
    • “Huesos y músculos”
    • “Provincias vascongadas”
  • 1909: Cartilla escolar
  • 1917: Fiesta del Árbol
  • 1942: Libro-Álbum de Zoología: Mamíferos

Beste aldetik ere, hedabide askotan kolaboratu zuen, besteak beste, El Nervión eta Escuela Moderna aldizkarian.

Bibliografia

  • Karmela Pérez Urraz, Gurutze Ezkurdia Arteaga eta Begoña Bilbao Bilbao: Adelina Méndez de la Torre. Maestra en Bilbao (1897-1937). Bilbo: Bilbao 700 Fundazioa, 2019.

Erreferentziak

  1. Press, Europa. (). «El libro 'Adelina Méndez de la Torre. Maestra en Bilbao (1897-1937)' narra su aportación "fundamental" a la educación» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  2. Jainaga, Zihara. (2020-11-04). «Bilbo egin zuten hamar emakume» Berria.
  3. Redactor. (). «'Adelina Méndez de la Torre. Maestra en Bilbao (1897-1937)’ liburua aurkeztu dute» Agencia de Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  4. «Bilbaopedia - Adelina Méndez de la Torre» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).

Kanpo estekak