Advocaat
Itxura
Advocaat | |
---|---|
likore | |
Materialak | Gorringoa brandya azukrea |
Historia | |
Jatorria | Herbehereak |
Sorrera-data | XVII. mendea |
Advocaat edo acvocatenborrel Holandako edari alkoholiko tradizional bat da, arrautza, azukre eta brandyz egina. Edari gozo eta krematsuak kremaren antzeko loditasun leuna du. Alkoholaren eduki tipikoa %14 eta %20 bitartekoa izan ohi da. Arrautza-gorringoen, likore aromatikoen, azukrearen edo eztiaren, brandyaren, banillaren eta batzuetan kremaren (edo esne kondentsatuaren) nahasketa izan dezake edukiak. Besteak beste, Bols, Darna Ovo Liker, DeKuyper (bi barietatetan) eta Verpoorten dira fabrikatzaile aipagarriak.