Edukira joan

Agurtzane Intxaurraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agurtzane Intxaurraga

Bizitza
JaiotzaOrozko1966ko otsailaren 12a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAntzerti (erakundea)
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria eta film-zuzendaria
KidetzaEuskal Aktoreen Batasuna

IMDB: nm8629570 Literaturaren Zubitegia: 1040 Edit the value on Wikidata

Agurtzane Intxaurraga Etxebarria (Orozko, Bizkaia, 1966ko otsailaren 12a) bizkaitar antzerki eta film zuzendaria da.

1980ko hamarkadan arte dramatiko ikasketak egin zituen Antzertin. Ondoren, EHUn informazio zientzietan lizentziatura lortu zuen eta Donostiako Orfeoian kantu ikasketak egin zituen baita ere.[1]

Hika teatroa antzerki taldeko antzerki zuzendaria izan da.[2] Antzerki lanez gain, kaleko antzerkian eta telebistan ere lan egin du hainbat telesailen zuzendari lanak eginez.[3][4][5][6]

2016an bere lehen zinema lana zuzendu zuen, Teresa eta Galtzagorri animazio filma.[7] Animazio filme onenaren Goya sarietara izendatuta egon zen 2017an.[8] Baita 1917ko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartu zuen ere, Teresa eta Galtzagorri antzezlanarekin.[9]

2022an Garnacha de Haroko XXV. Antzerki Lehiaketan Zuzendari onenaren saria jaso zuen.[10][11]

Agurtzane Intxaurraga (Teresa eta Galtzagorri)
Clara Sanz, Ricardo Ramón eta Agurtzane Intxaurraga. Teresa eta Galtzagorri
Urtea Izena
2019 El legado de los huesos
2016 Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim
2010 Mystikal
Urtea Izena Telebista katea
2000 Ander eta konpainia ETB 1
2001 Kilker Dema ETB 1
2007-2009 Goenkale ETB 1
2010 Mugaldekoak ETB 1
Urtea Ikuskizuna Konpainia
2018 Koaderno zuria / Coaderno blanco Hika Teatroa
2017 Sagartu Hika Teatroa
2013 Itsasoaren emazteak Hika Teatroa
2002 Ai ama !! Hika Teatroa
1998 Xagukumeak Hika Teatroa
1993 Ongi etorri etsai hori Hika Teatroa
1992 Charlotadas Hika Teatroa

2006: Bidegileak: Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988), Maurizia Aldeiturriagari buruzko biogafia.[12][13]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. Zinema Iberoamerikarraren Platino Sariak: Film onenaren sarirako izendapena, honako lan honengatik: "Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim".[14]

2017. Zinema Iberoamerikarraren Platino Sariak: Animaziozko film onenaren sarirako izendapena, lan honengatik: "Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim".[14]

2022. Garnacha de Haro, XXV. Antzerki Lehiaketa, Zuzendari onenaren saria, lan honegatik: “La tarara", Hika Teatroarena.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Agurtzane Intxaurraga» euskalaktoreak.eus (kontsulta data: 2020-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) Agurtzane Intxaurraga – Hika Teatroa. (kontsulta data: 2020-04-23).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Ander eta konpainia. 2022-09-28 (kontsulta data: 2025-02-15).
  4. Iametza. «AGURTZANE INTXAURRAGA» euskalaktoreak.eus (kontsulta data: 2025-02-15).
  5. «Agurtzane Intxaurraga: «Txorizoak bezala egiten da `Goenkale"»» Argia (kontsulta data: 2025-02-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Txatarra» Redescena (kontsulta data: 2025-02-15).
  7. (Gaztelaniaz) ‘Teresa y Tim’, de Agurtzane Intxaurraga, se estrena en salas – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (kontsulta data: 2020-04-23).
  8. «Teresa eta Galtzagorri (Teresa y Tim) » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (kontsulta data: 2020-04-23).
  9. «Haur eta gazte saioak - Giza Eskubideen Zinemaldia - Donostia-San Sebastián» www.zinemaetagizaeskubideak.eus (kontsulta data: 2025-02-15).
  10. a b «Noticias | Ayuntamiento de Haro» www.haro.org (kontsulta data: 2025-02-15).
  11. (Gaztelaniaz) «Más de 20 actuaciones componen la XXVII edición del certamen nacional de teatro ‘La Garnacha’» actualidad.larioja.org 2017-08-01 (kontsulta data: 2025-02-15).
  12. «Agurtzane Intxaurraga Etxebarria :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2020-04-23).
  13. Aldaiturriaga, Agurtzane. (2006). Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988). in: Bidegileak. Donostia-San Sebastián: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 25 or. ISBN 84-457-2458-4. (kontsulta data: 2025-02-15).
  14. a b (Gaztelaniaz) «Agurtzane Intxaurraga» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-02-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]