Agustín Ezcurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustín Ezcurra
Bizitza
JaiotzaMontevideo1880ko otsailaren 28a
Herrialdea Uruguai
Heriotza1958ko abenduaren 16a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Agustín Ezcurra (Montevideo, 1880ko otsailaren 28a1958ko abenduaren 16a) uruguaiar margolari eta irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agustín Ezcurraren lana, "Udazkeneko arratsaldea".

Godofredo Sommavillaren zuzendaritzapean 1896 eta 1897 artean egin zituen bere lehen plastika ikasketak. 1905ean Círculo de Bellas Artes-en ikasi zuen, giza anatomia Miguel Becerro de Bengoarekin, arkitektura Vázquez Varelarekin eta perspektiba eta proiekzioak Hermenegildo Sabatekin . [1]

Bertan arte irakasle lanetan aritu zen urtebetez, eta gero dimisioa eman zuen Universidad del Trabajo-n irakasle jarraitzeko, non hogeita sei urtez ikastaroak eman zituen. [1] Era berean, hainbat hezkuntza erakundetako katedretan ere parte hartu zuen.

1925ean Europara bidaiatu zuen, eta ondoren bigarren saria (zilarrezko domina) lortu zuen Sevillako (Espainia) Nazioarteko Erakusketan, eta bertan parte hartu zuen "A pleno sol" eta "Salida de la fábrica" lanak bidaliz, zegoeneko Salón de Otoño (Uruguai) erakusketan egon zirenak, 1927an. [1] Artistak aintzatespena jaso zuen beste obra batzuk izan ziren "Los Doctores de la Ley" olio-pintura (aipamena, brontzezko domina 1944ko VIII. Aretoan), eta "Arroyo Malvín" tinta txinatarra (aipamena, brontzezko domina 1949ko XII. Marrazki eta Grabatu Aretoan). [1]

Bere "Atardecer" (Canteras de la Teja) margolana Juan Manuel Blanes Museoan dago ikusgai, eta bere lan gehienak Uruguay, Argentina, Brasil, Txile, Mexiko, Kanada, AEB, Espainia, Italia, Frantzia, Alemania, Belgika, eta beste herrialde batzuetako bilduma pribatuetakoak dira. . [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]