Edukira joan

Aimée Antoinette Camus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aimée Antoinette Camus
Bizitza
JaiotzaParis1879ko maiatzaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1965eko apirilaren 17a (85 urte)
Familia
AitaEdmond Gustave Camus
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria eta landare biltzailea
Jasotako sariak

Aimée Antoinette Camus (Paris, 1879 - 1965) botanikari frantziarra izan zen, Adan uhartetik hurbil bizi izan zena, Paristik berrogeita hamar bat kilometro iparraldera. Bere inguruan orkidea-aldaera ugari hazten ziren, eta bere aita Edmond Gustave Camus (1852-1915) orkideologo eta botanikariaren eragin positiboarekin batera, botanikarekiko eta bereziki orkideekiko zaletasun handia sortu zitzaion. Guztira 677 landare-espezie izendatu zituen bere bizitzan zehar.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aimée Antoinette Camus 1879ko maiatzaren 1ean Pariseko 11. barrutian jaioa, Edmond-Gustave Camus (1852-1915), farmazialaria baina baita botanikaria ere, eta Aimée Françoise Choinelen (1856an jaioa) alaba zen. Aitaren eraginez orkideen azterketan eta landareen anatomian espezializatu zen. Paul Bergon (1863-1912) eta Paul Henri Lecomterekin (1856-1934) lan egin zuen.

Aimée Camusek, aita hil eta gutxira, bere aitaren lan bat osatu eta argitaratu zuen, bukatu gabe eta argitaratu gabe utzi zuena. L'Iconographie des Orchidées d’Europe et du Bassin Méditerranéen da, eta H. Lecomte botanikariaren laguntza izan zuen taxonomian.[1][4]

A. Camusek bere ikerketaren zati handi bat gramineoen azterketari eskaini zion, bereziki Madagaskarren. Bertan espezie endemiko ugari aurkitu zituen uhartearen iparraldeko eta erdialdeko eskualde menditsuetan. Berrogeita hamar urtez aritu zen gramineoei buruzko ikerketetan, Madagaskar eta Indotxinaz gain, Iparraldeko Afrikan, Afrikako ekialde eta hegoaldean, Komoretako artxipelagoan, Maurizio uhartean eta Réunionen eta baita ere Taiwanen.

Camusek, bere aitarekin batera, garrantzi ekonomiko handiko landare taldeetan aplikatutako botanikako bi ikerketa egin zituen. Bata Indotxinako arrozei buruzkoa, eta bestea banbuei buruzkoa, 350 orrialdeko lan baten argitalpena ekarri zuena.[5]

A. Camusek Neohouzeaua izena eman zion zazpi banbu tropikal espezie biltzen dituen generoari, Jean Houzeau de Lehaie-k bere bizitzan zehar Europan eta Afrikan banbuen ezagutza botanikoari eta hedapenari eskaini dizkion lanen omenez.

Lankidetza Pariseko Historia Naturalaren Museoarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922tik aurrera, Aimee Antoinette Camusek 30 urte baino gehiago eman zituen bere borondatez Pariseko Historia Naturaleko Museoarentzat lan egiten ordainsaririk gabe. Bere argitalpen anitzak Parisko Historia Naturalaren Museoaren bildumen parte dira.[6]

Aimée Antoinette Camus 1965eko apirilaren 17an hil zen, Pariseko L 'Abbé-Groult kaleko 15. zenbakian, 85 urte zituela.

Obra (aukeraketa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Première partie: Atlas de la monographie des saules de France / Deuxième partie: Principaux insectes nuisibles aux saules/ (suivi de:) Atlas A.Camus. J. Mersch, París (1904).
  • Classification de saules d´Europe et monographie des saules de France A.Camus & E.G.Camus, París (1905).
  • Monographie des Orchidées de l´Europe, de l´Afrique septentrionale... E.G.Camus & A.Camus & P. Bergon, París (1908).
  • Florule de Saint-Tropez et de ses environs immédiats A.Camus. Paul Lechevalier. París. (1912).
  • Les Cyprès (Genre Cupressus): Monographie, Systématique, Anatomie, Culture, Principaux usages A.Camus. Paul Lechevalier. París. (1914).
  • Atlas. Les Châtaigniers: Monographie des genres Castanea et Castanopsis. A.Camus. Paul Lechevalier. París (1928).
  • Iconographie des Orchidées d´Europe et du Bassin Méditerranéen E.G.Camus & A.Camus & H. Lecomte, París (1921-1929).
  • Les Chênes: monographie du genre Quercus A.Camus. Paul Lechevalier. París. (1938).

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A. A. Camus bi aldiz saritua izan da Institutuan (Zientzia Akademia) 1906an eta 1930ean.
  • A. A. Camus Ohorezko Legioko zaldun egin zuten, 1936ko maiatzaren 3an, Parisen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-05-01). «Aimée Antoinette Camus, botánica» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  2. «Científica nombrante de nuevas especies para la ciencia» www.ipni.org (International Plant Names Index) (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  3. (Ingelesez) Lindon, Heather L.; Gardiner, Lauren M.; Brady, Abigail; Vorontsova, Maria S.. (2015-05). «Fewer than three percent of land plant species named by women: Author gender over 260 years» TAXON 64 (2): 209–215.  doi:10.12705/642.4. ISSN 0040-0262. (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  4. Camus, E.-G. (Edmond-Gustave); Camus, A. (Aimée); Lecomte, Henri. (1921). Iconographie des orchidées d'Europe et du bassin Méditerranéen. Paris, P. Lechavalier (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  5. (Ingelesez) Ladies in the Laboratory II: West European Women in Science, 1800-1900: A Survey of Their Contributions to Research. (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  6. a b «« Recherche - Base de données Léonore» archive.wikiwix.com (sur www.leonore.archives-nationales.culture.gouv.fr) (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]