Aitzbeltz (Andoaingo mendia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzbeltz
Motamendi
Geografia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaSorabillatik.

Aitzbeltz Andoaingo udalerrian dagoen mendia da, Belkoain menditik ipar-ekialdean, Andatza mendigunean, Oria ibaiaren eta A-1 autobidearen gainean. Gune karstiko independente txiki bat da, Buruntza mendikoaren ondoan, Oria ibaiaren bestaldean. Hegoaldeko magalean Azpikolako harrobia dago, egun geldirik dagoena, mendian zeuden hainbat leize suntsitu eta beste batzuk agerrarazi zituena.[1] Gailurretik gertu, antzinako telegrafo optikoaren dorrearen hondakinak daude. Dorre hori Madril eta Irun lotzen zituen Línea Castilla telegrafo lerroko dorreetako bat da, 1846 urtetik urte batzuetan zehar bakarrik jardun zuena, azkenean telegrafo elektrikoak ordeztuta.

Aitzbeltz mendiko telegrafo optikoaren dorrea. Atzean Buruntza mendia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Carlos GALÁN; José M. Rivas; Marian NIETO & Iñigo Herraiz.. (2014). «EL KARST DEL MONTE AITZBELTZ (ANDOAIN, GIPUZKOA): NUEVAS CAVIDADES Y NOTAS HIDROGEOLÓGICAS» Sociedad de Ciencias Aranzadi..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.