Edukira joan

Aixkol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aixkol
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaFabeae
GeneroaLathyrus
Espeziea Lathyrus sativus
Linnaeus, 1753

Aixkola[1] (Lathyrus sativus) Fabaceae familiako landare belarkara eta birakaria da. Asian du jatorria, eta Indian lantzen da duela 4.000 urtetik hona.

50 cm luze izatera hel daiteke. Zurtoinetan hegalak ditu, lore horiak edo zuriak eta leka lauak ditu. Aixkolak proteina asko ditu eta, gainera, lehorteak oso ondo pairatzen ditu.

Inguru mediterraneoan lantzen da. Indian latirismo gaixotasuna eragiten duen aminoazido toxiko gutxiago duen barietate berri bat lortu dute.[2] Espainian Mantxako gachamigaren osagai tipiko bat da eta Andaluzian irina erabiltzen da arrautzeztatzeko.[3]

Espainiako Independentzia Gerran (1808-1814), aixkolak populazio ugariaren oinarrizko elikagaietako bat izan ziren. Era berean, Gerra Zibilean eta Frankismoan – 1967an debekatu zuten arte –, aixkol-ahia oinarrizko platera izan zen familien elikaduran, eskasiak eraginda. Izan ere, haren ekoizpena eta merkaturatzea frankismoak sustatu zituen.[3]

Neurotoxikotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Latirismo»

Abusuak latirosia edo latirismoa deituriko gaixotasun bat eragin dezake, paralisi muskularraren eragina, pertsonengan arazo neurotoxikoak sortzen dituzten zenbait aminoazido latirogeno direlakoen konposaketaren ondorioz, Gerra Zibilaren osteko gose-garaian Espainiako biztanleek frogatu zuten bezala.[4]

Espainian, 1940 eta 1941ean Ley eta Oliver de la Riva medikuek aixkol-ahi kontsumoaren eta latirismo bezala ezagutzen den gaixotasun neurotoxikoaren arteko harremana ezarri zuten arren, bere debekua ez zen 1967ra arte iritsi, frankismo betean.[3][5]

2010ean, Lathyrus sativus-aren toxikotasuna aztertu zuen Espainiako Batzorde Zientifiko batek «aixkolen kontsumoa noizbehinkakoa baino ezin da izan. Hainbat autorek argitaratutako azterlanen arabera, lathyrus sativus hazietan ODAPen (azido-N-oxalyl-diamino-propionikoa) %0,15etik beherako edukia giza kontsumorako atalase segurutzat jotzen da» esan zuen.[6] Kontsumitzeko debekua 2018ra arte egon zen indarrean.[7]

Carolus Linnaeusek 1753an Species Plantarum bere liburuan lathyrus sativus deskribatu zuen.[8]

Sinonimia
  • Lathyrus asiaticus (Zalkind) Kudr.
  • Lathyrus sativas L.
  • Lathyrus sativus subsp. asiaticus Zalkind[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]