Gachamiga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ahimamiaren prestaketa

Gachamiga (gaztelaniazko gacha, "ahi" + miga, "mami") espainiar jaki tradizional bat da. Irin, ur, oliba olio eta gatz ore batez eginiko ahi mota da. Irina, pixkana-pixkana, zartagin batean desegiten hasten da, olioa eta urarekin batera, tankera uniformea izan arte. Ondoren, orea, frijitu eta irauli egin behar da, likidoa desagertu eta ore uniforme bat geratu arte, patata-tortillaren antzerakoa. Bakoitzaren gustuaren arabera, gachamiga, baratxuri, zerri hirugihar eta lukainka zatiak bezalako osagai ezberdinez lagundu ohi da.

Prestaketa teknika, zertxobait aldatzen da, eta motelagoa da, baina emaitza antzerakoa da, jateko era bezala. Espainiako hego-ekialdean ohiko jakia da, tipikoa Albaceteko probintziako Almansa herri ezagunean, baita oso ezaguna ere Alacanteko probintziako barne eskualdeetan, Alto Vinalopó, Vinalopó Medio eta Hoya de Castallan Valentziako Erkidegoan. Murtziako Erkidegoan, Albaceteko hegoaldean (Sierra del Segurako mankomunitateko eskualde murtziar historikokoa) eta Jaengo probintziako ekialdean ere oso ezaguna da.

Beste gachamiga bat, baina, oraingoan, gozoa, Rincón de Ademuzen tipikoa da. Orearen prestaketa nahiko antzerakoa da, baina azukrea edo eztia gehitzen zaio gustuaren arabera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]