Akkineni Nageswara Rao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akkineni Nageswara Rao

Bizitza
JaiotzaRamapuram (en) Itzuli1923ko irailaren 20a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
Lehen hizkuntzaTelugua
HeriotzaHyderabad2014ko urtarrilaren 22a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAndhra University (en) Itzuli
HizkuntzakTamilera
hindia
ingelesa
Telugua
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, zinema ekoizlea, playback singer (en) Itzuli eta antzerki aktorea
Enplegatzailea(k)Annapurna Studios (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
IMDB: nm0004463 Edit the value on Wikidata

Akkineni Nageswara Rao (1923ko irailaren 20a-2014ko urtarrilaren 22a)[1] Indiako zinema-aktore, abeslari eta ekoizlea izan zen. Bere lan garrantzitsuenak telugu hizkuntzaz egin zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost anai-arrebetan gazteena izan zen familia pobre batean.[2] Eszenatokiko artista ospetsua bihurtu zen, pertsonaia femeninoen rolean espezializatua, garai hartan emakumeek antzeztea debekatuta zutelako. [3]Harishchandra, Kanakatara, Vipranarayana, Telugu Talli, Aasajyoti eta Satyanveshanam antzezlanetan aritu zen.

Ondoren, Ghantasala Balaramaiah film-ekoizle ezagunak aurkitu zuen, kasualitatez, Vijayawadako tren-geltokian. Gero Dharmapatni filmerako aukeratu zuten. Ordutik, Nageswara Rao hainbat generotako filmetako protagonista izan da aktore gisa egindako ibilbide luzean. Telugu Aktore Onenaren hiru Filmfare sari irabazi zituen aktore gisa.

Padma Vibhushan saria jaso zuen, Indiako bigarren sari zibil handiena, Indiako zinemagintzari egindako ekarpenagatik. Indiako filmen banakako ibilbideari emandako Dadasaheb Phalke saria ere jaso zuen, bestetik.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]