Alba Iulia
| Alba Iulia Alba Iulia Gyulafehérvár Karlsburg | |||
|---|---|---|---|
| municipality of Romania (en) | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Barrutia/Konderria | Alba | ||
| Alkatea | Gabriel-Codru Pleșa (en) | ||
| Izen ofiziala | Alba Iulia | ||
| Jatorrizko izena | Alba Iulia Gyulafehérvár Karlsburg | ||
| Posta kodea | 510002–510408 | ||
| Herriburua | Alba Iulia (en) | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 46°04′35″N 23°34′22″E / 46.0764°N 23.5728°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 103,65 km² | ||
| Altitudea | 230 m | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 64.227 (2021eko abenduaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 620 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 258 | ||
| Ordu eremua | Ekialdeko Europako Ordua | ||
| Hiri senidetuak | Cetinje, Alcalá de Henares, Alessandria, Arnsberg, Nof HaGalil (en) | ||
| Matrikula | AB | ||
| http://www.apulum.ro/ | |||
- Artikulu hau Errumaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alba».
Alba Iulia (hungarieraz: Gyulafehérvár; alemanez: Karlsburg / lehen Weißenburg; latinez: Apulum, Erdi Aroko latinez: Alba Iulia, Carlopolis), Errumaniako hiria, Albako konderri edo barrutiko hiriburua, Mureş ibaiaren ertzean, Transilvanian.
Hiriak zati bi ditu, nagusiki: Karlos VI.a Austriakoak 1716-1735 bitartean eraikitako zitadela bata, eta, beste aldean, katedral gotikoa eta XVIII. mendeko Batthyaneum Liburutegi-Museoa dagoena.
1992. urtean, biztanleriaren % 93,7 errumaniarra zen, % 3,5 hungariarra, % 2 ijitoak ziren, eta % 0,6 alemanak. Historikoki, Errumaniako gutxiengo hungariar eta alemanen gune garrantzitsua izan zen hiria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria daziarren gune politiko eta ekonomiko garrantzitsua izan zen; orduko izena Apulon zen, eta Ptolomoeok aipatu zuen bere lanetan. Daziako hegoaldea Erromatarren Inperioak hartu zuenean, Apulum izena ipini zioten hiriari, eta bertan ezarri zuten Dacia Apulensisko hiriburua.
1541-1690 bitartean, Transilvaniako Printzerriko hiriburua izan zen.
1918. urteko abenduaren 1ean, Transilvania Errumaniako parte izatera pasatu zen, eta 1922ko urriaren 15ean Fernando Errumaniakoa Alba Iulian Errumaniako errege izendatu zuten.
